WHO CARES? zaintzan arreta jartzen duen lankidetza proiektua da.

Europako latitude ezberdinetatik ekoizpen artistikoa lantzen duten 5 erakundek osatzen dute: Idensitat (Bartzelona, Espainia), Space Studios (Londres, Erresuma Batua), Rupert (Vilnius, Lituania), Gray Area (Korcula, Kroazia) y Uharte Zentroa.

Datozen bi urteetan, programa bateratu bat landuko da, erakundeen publikoak inplikatzeko modu berriak aztertzeko, zainketak dagozkien erakundeen azpiegituran eta programetan txertatuz.

Zaintzak proiektua planteatzen duten erakundeetako bakoitzak gaur egun dituen kezkak eta erronkak zeharkatzen dituen gai nagusia dira. WHO CARES? zainketak erantzunkidetasun bat bezala ulertzen ditu, ekoizpen artistikoko zentro gisa erabiltzen ditugun komunitateekiko, bai tokikoekiko, bai globalekiko.

Elkarrizketa bilatu nahi da, praktika artistikoek gizarte-espazioko ekintzetan duten eragina hedatzeko gai diren prozesuak ezarriz. Horretarako, etorkizune eta orainaldi posibleak imajinatu behar dira kolektiboki, non elkar zaintzea eta gure ingurunea zaintzea lehen planoan kokatuko diren. WHO CARES? Uharte Zentroak gidatuko du, erá liderado por el Centro Huarte como proyecto seleccionado en la convocatoria de Europa Sortzailea programren 2020ko Europako Lankidetza Proiektuen deialdian hautatutako proiektu gisa.