Izenburua
Ekoiztu 2023 II
Data
Otsailaren 23tik ekainaren 15ra
Ordua
Astelehenetik ostegunera, aurretiazko hitzordua adostuz. Ostiraletan, 17:00-20:00. Larunbatetan 11:00-14:30.

Erakusketa honetan 2023ko bigarren seihilekoan zehar Ekoizturen Estudio modalitateko deialdiaren esparruan, Inés Auberten Suin; Las Nenas, Paula Vilageliu Porlein eta Marina G. Guerreiroren Torcidxs etaEloy Pueyoren La carne de burro no es transparente lanen ikerketa- eta ekoizpen-prozesuen emaitza ikusi ahal izango dira Uharte Zentroko bigarren solairuan ekainaren 15a arte.

Laguntza hauen bidez, arte-ekoizpena bultzatu nahi da, arte-komunitateko eragileek Uharte Zentroaren esparruan harremanak izan, zalantzan jarri, lankidetzan jardun eta iker dezaten.

 

La carne de burro no es transparente – Eloy Pueyo

La carne de burro no es transparente oztopo eta sakrifizio kontzeptuetan oinarritzen den pintura-ikerketa proiektua da. Ekoizpen prozesuan zehar funtsezko muga batzuk ezartzen dituzten inplikazio negatiboa duten tradizioa duten kontzeptuak. Sakrifizioa jokabide moduan ulertzen da. Engranajeak martxan jartzeko akzio edo metodo bat. Elementuak gainjarriz koadroko zati erakargarrienak estaltzen doazen ariketa bat, irudi eta konposaketa berriak aurkitzea ahalbidetuz, atsegintasunez jokatuko balitz hartara iritsi ezin izango litzatekena. Bestalde, oztopoa ikusteko modu bat bezala interpretatzen da. Osatzen dituzten kapa guztiak kontuan hartuta konposaketak ulertzeko modua. Koadroa arakatzeko beharra, azalean aurkitzen denaren atzean bilatuz, ikuslea ikusgai dauden puska, bazter edo izkinekin konformatuz.

Suin – Inés Aubert

Suin, suin criolloa, Costa Ricako dantza popularra eta soinu-banda, abiapuntutzat hartzen duen performancea da. Suin-a bizitzen saiatzen da Inés, bizi den beste leku batetik, bere bizitzaren parte izan diren paisaia eta soinuei etengabe lotuta. Babarrun pila batek eusten du. Bere gorputza sustraitu nahian dabil, eremu berri honetan ibili nahian. Bere aztarnaren arrastoa agerian utziz, eraikitakoa itxuragabetu, garbitu eta transformatzen du. Suin migratzaile bezala bere lekualdaketa bizitzeko hurbilketa da, azalez aldatzeko edo berriz bizitzeko.

Torcidxs – Las Nenas, Paula Vilageliu Porlein eta Marina G. Guerreiro

Garatzen ari den pieza eszenikoa da Torcidas, gorputzen aurkako indarkerian eta irudiaren diktaduran barneratzen dena. Eragiketa eta aparatu ortopedikoak zuzentzeko eta haiekin lerrokatzeko ahalegina da “gaizki dagoena”. Paula Vilageliu Porlein eta Marina G. Guerreiroren laguntzarekin espazio eszenikoaren sorrera aurkezten diogu Ekoizturi. 2 eskultore berri, taldean sortzeko eta ikerketa eszenikoan esperimentatzeko nahia eta beharra partekatzen dutenak.

  • Actibazioak
    • Apirilak 25 – 19:00
    • Maiatzak 17 – 18:00h
    • Ekainak 14 – Estudio Irekiak

 

Erakusketaren ordutegiak

  • Astelehenetik ostegunera coordinacion@centrohuarte.es helbidera idatziz, aurretiazko hitzordua adostuz.
  • Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara.
  • Larunbatetan 11:00etatik 14:30tara.