Egilea
ALFONSO BORRAGAN
Data
2016ko abenduak 16-18
Epea
Abenduaren 11 arte
Norentzat
Lana partekatzeko eta hartaz gogoeta egiteko interesa duten artistentzat

ALFONSO BORRAGAN

Egin pentsatu gabe – Pentsatu ekin gabe – Bi aldiz pentsatu – Egin ondoren pentsatuPentsamendutik ekintzara – Ekintzatik pentsamendura

Proiektuak kontzeptualizatzeko tailerra da, baina bestearen ikuspuntutik. Parte-hartzaile bakoitzari lagundu nahi dio norberaren prak-tikaren abstrakzio-prozesuan.

Konplexua eta zaila da norberaren lanaz pentsatzea, eta estrategiak eta ikuspuntu ugari behar izaten dira. Zaila da finkatzea proze-suaren zein puntutan agertu behar duen prentsamenduak praktika artistikoan: zenbait kasutan erraza da pentsamendua sorkunt-za-prozesuan kokatzea; beste batzuetan, berriz, zaila da praktika pentsamenduan kokatzea. Horregatik, kanpo-estrategiak baliatzea proposatuko du tailerrak, lana kanpotik ikusi ahal izateko. Beharbada, bikoiztea edo besteengan proiektatzea da tresnarik aberatse-na, huraxe egiteko.

Ekintza # Pentsamendua ekimenaren irudikoz, kontzeptualizazioa prozesuaren atal bat da, eta gauza da praktika birkokatzeko eta praktikak dituen aukera ugariak sendotzeko.

Pentsatzea egitea bezala, egitea pentsatzea bezala.

Tailerra estrategiak katalizatuko ditu, laguntza kolektiboaren bitartekaritza baliatuta. Izan ere, 3 egunez bikotez bikote banatuta lan eginen dugu; horrela, ispilu gisa, batak bestearen lanaz hitz egin dezan. Praktika bakoitza taldean eztabaidatuko dugu, pentsamen-dua anizteko. Halaber, beste artista batzuen lanak bistaratuko ditugu hizkuntza aberasteko. Tailerrak, zehazki, ideiak garatzeko tres-nak sortzen lagundu nahi du. Horretarako, hainbat bitarteko erabiliko ditugu, hala nola tutoretzak, beste artista batzuen materialak bistaratzea, taldean eztabaidatzeko mahaiak, eta mintegiak. Parte-hartzaile bakoitzak 10 minutuko aurkezpen bat sortu beharko du beste parte-hartzaile baten lanari buruz.

“Gure burua biribila da, pentsamenduak norabidez aldatzeko aukera izan dezan”

Francis Picabia

 

IZEN-EMATEA: Izena emateko kuota: 15 € (larunbateko bazkaria barne)
Lantegian parte hartzeko, galdetegia bete eta actividades@centrohuarte.es bidali behar da.
Abenduaren 12an jakinaraziko da nor diren aukeratuak, eta kontu zenbakia bidaliko zaie, ordainketa egin dezaten. Matrikula ez da gauzatuko tailerra ordaindu artean.

 

ALFONSO BORRAGÁNEN GAINEAN
Ikerketaren, irakaskuntzaren eta sorkuntza-lanaren artean dago egituratua haren arte-praktika. Haren lana honela des-kribatu da, vague momentum, hau da, irudiak sortzea sendotzen den une kritikoa.

Artista gisa, existitzen ez diren irudien bidez egiten du gogoeta, bai eta esperientziaren graphia eta trazu latenteen bidez ere. Bere balizko mugak miatzen ditu gainjartze, distortsio, ezkutatze edo birformulatze saiakeren bidez. Hainbat gauza hartzen ditu abiaburu bere prozesuak lantzeko, hala nola ikuspenaren hutsarteak, neurgarria ez denaren neur-keta edota herri eta zientzia sinesmenak alderantzikatzen dituzten paradoxak. Interpretatu daiteke bere lana dela espe-rientzia irudikaezina erakustea eta haren jarraipena egitea.

Bere lan-metodologiaren zati gisa, ikerketa aldi luzeak aktibatzen ditu testuinguruarekin lotuta. Zientifiko, antropologo, geologo eta beste teknikari talde batzuk eraikitzen ditu, eta horiek guztiek hainbat ikuspen zabaldu eta osatzen dituzte prozesu horietan zehar.

Alfonso Borragánek Bartzelonako Unibertsitatean ikasi zituen Arte Ederrak. Gero, MFA Slade School of Fine Arts (Lon-don) eskolan jarraitu zuen ikasten. Londres bizi eta lan egiten du.

Hainbat herrialdetan egin eta partekatu ditu lanak: Espainia, Portugal, Alemania, Erresuma Batua, Suitza, Norvegia, Kanada, AEB, Kolonbia eta India. Azken lanak honakoetan jarri ditu ikusgai: Plataforma Bogotá (Fosfofagia 04); New Yorkeko Cervantes Institutua (Documentation of 19 days living in a cave); Slade School of Fine Arts, Londres (æther); Khoj Artist Association, India (Fosfofagia 03); edo Blackboxxx, Basel (Watergames).

Gaur egun, irakasle dabil Londresko University College London-en, eta klaseak, tailerrak nahiz hitzaldiak egin ditu hain-bat erakundetan: School of Fine Arts, Camberwell College of Arts, London College of Communication, Swansea Me-tropolitan, Plymouth University of Arts, Kantabriako Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitatea, Instituto de Arquitectu-ra Avanzada de Cataluña (IAAC) eta Institut d’Estudis Fotogràfics de Catalunya.

 

Informazioa deskargatu hemen