Epea
jarraitua, etengabea eta irekia
Norentzat
Artistak, taldeak edo elkarteak -nahiz eta haien arteko harreman formalik ez egon- aurkeztu daitezke, proiektu baten prozesuaren edozein fasetan direlarik ere.

Uharte Zentroak arte garaikidea lantzen duten artistei, sortzaileei eta kultur eragileei estudioak eta baliabideak aldi baterako uzteko deialdi jarraitua eta irekia eskaintzen du. Edozein arte-diziplinatara irekia, topaketa- eta lankidetza-gune bat sortu nahi da, hainbat eragile eta haien proiektuak Uharte Zentroaren ingurunean elkarrekin bizi daitezen.

NORI ZUZENDUA

Deialdia edozein diziplinatako proiektu artistikoa duten eta edozein prozesuaren edozein fasetan dauden pertsona eta kolektiboei zuzenduta dago – artistak, kolektiboak, elkarteak –.

 

ZER ESKAINTZEN DA

Uharte Zentroan erabilgarri dauden espazioak, horietako batzuk modu partekatuan erabil daitezkeenak, proiektu bakoitzaren beharren arabera esleitzen dira. Honako hauek izan ohi dituzte:

  • Uharte zentroko altzariak, korronte elektrikoko hartuneak, argiztapena eta WI-FIa.
  • Espazio eta elementu komunetarako sarbidea (sukaldea, bilera-gela, bulegoak, fotokopiagailua…)
  • Dokumentazio-zentroko funtsak eskuratzea eta mailegatzea.
  • Uharte Zentroko taldearen laguntza teknikoa eta kontzeptuala.
  • Laborategietara sartzea aldez aurretik erreserbatuta. Ikus ekipamenduak hemen: https://www.centrohuarte.es/eu/zentroa-2/instalazioak

 

SARRERA ORDUTEGIA

Uharte Zentroan Egonaldiak garatzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 19:45era (lehen solairuko laborategietan izan ezik)

 

OINARRIEN ONARPENA

Parte-hartzaileek, deialdira aurkezte hutsagatik, oinarri hauek onartzen dituzte. Ikusi/jaitsi oinarriak osorik hemen

 

MODALITATEAK
1.EGONALDIAK: ESTUDIOAK

Modalitate honen helburua, beren lana Uharte Zentroko instalazioetan egin dezaten, artistak eta ikertzaileak hartzea da. Proiektuak edozein fasetan aurki daitezke.

2.EGONALDIAK: BALIABIDEAK

Modalitate honen helburua ikerketa-fasean nahiz formalizazio- edo ekoizpen-fasean dauden eta baliabide baten erabilera funtzionala eskatzen duten proiektu artistikoen premia zehatzentzat egonaldi puntualak hartzea da. Modalitate honek hiru azpi modalitate ditu: laborategiak, materialen mailegua eta espazio puntualak.

BALIABIDEAK AZPI-MODALITATEAK

1. Laborategiak. Uharte Zentroko laborategiak erabiltzeko. Kontsultatu eskuragarri dauden ekipamenduak hemen: https://www.centrohuarte.es/eu/
entroa-2/instalazioak
Behin eskaera onartuta, beharrezkoa izango da aldez aurretik espazio hori erreserbatzea.
Egonaldiaren gehieneko iraupena 6 hilabetekoa izango da.
2. Materialen mailegua. Uharte zentroak material jakin bat du zentrotik kanpoko proiektu artistikoetan erabiltzeko.
Laster igoko dugu maileguan dagoen materialaren zerrenda. Edozein zalantzarako, Uharte Zentroko lantaldeari galdetu.
Uzte horien gehieneko iraupena 7 egun naturalekoa da. Uharte Zentroko arduradunak materiala aztertu ondoren luzatu ahal izango da mailegua.
3. Espazioak. Uharte zentroak hainbat ezaugarri dituzten espazioak ditu, eta behar dituzten pertsonen eskura jartzen ditu beren proiektu artistikoak garatzeko.
Kontsultatu hemen zentroko espazioak https://www.centrohuarte.es/eu/zentroa-2/instalazioak
Espazio horien erabileraren gehienezko iraupena 2 astekoa da. Edozein espazioren erabileraren onarpena Zentroaren programazioak baldintzatuko du.

 

Informazio osoa oinarrietan kontsultatu.

bases - oinarriak ESTANCIAS EGONALDIAK ELEBIZ 2023