0

0 SOLAIRUA

Beheko solairua Zentroko erabiltzaileen bilgunea bezala planteatzen da. Gunerik irekiena da.

EZKARATZA 8,35 x 5,90 (x 2,50 altuera) – 50 m2

Zentrora sartzean, lanak erakusteko, txirrinduak gordetzeko edo egongela gisa erabili dezakegun gune hau aurkituko dugu.

ERABILERA ANITZEKO GELA (180m²/Altuera: 4,5m + 66 m²/Altuera:3,5m Total: 246m²)

Ekitaldi mota asko ospatzeko, aurkezpenak, erakusketak… egiteko baldintzak dituen aretoa dugu hau. Akustika ere oso ona du. Zurezko zorua eta baliabide desberdinak ditu (gortinak, argiak, argiztapen mahaia, etab.) gorputz adierazpenarekin zerikusia duten praktikak egiteko.

DOKUMENTAZIO ZENTROA

Zentroko liburu fondoa gordetzen den lekua da eta sarrera librea du. Eztabaidarako, bilerarako eta hausnarketarako lekua. Eroso egoteko prestatua, kontsultak egiteko, bilkurak edo asanbladak egiteko, etab. erabili daiteke.

BULEGOAK

Bulegoen ondoan sukaldea eta jantokia daude. Harraska, hozkailua, mikrouhina eta sukaldeko tresneria, erabilgarri dago.

planta 1. solairua uharte zentroa centro huarte
Planos_Instalaciones-01

1. SOLAIRUA  (850m2/Altuera 4,18m)

Solairu honetan tailerrak, solasaldi eta proiekziorako areto bat eta Hezkuntza espazioa daude.
Baliabideen lantegiak eta Ekoizpen Laborategiak baliabide berriz hornitzen dira urtez urte. Gaur egun hauek dira baliabideak:

PRINTLAB-A

PrintLAB-a edizio-tekniketan, inprimaketa digitalean, inprimaketa fotografiko profesionalean, irudien prozesamenduan eta erreprodukzio digitalean esperimentatzeko gunea da.

BIDEOLAB-A

BideoLAB-a erabilera anitzeko gela bat da, ikusizko arte, multimedia eta argazkilaritzaren arloen ikerketara zuzenduta dagoena.

AUDIOLAB-A

AudioLAB-a grabazio profesionaleko estudio bat da, 16 m2-ko aditze-gela bat eta 8,5 m2-ko kontrol-gela bat dituena.

GORPUTZ LABORATEGIA

Gorputz Laborategia 58 m2-ko gela bat da, eta gorputzarekin lotutako praktikak egitera zuzendua dago.

FABLAB-ak: zura, metala, ehuna eta 3Da

Zura, metala, ehungintza eta 3D sorkuntzari eskainitako hiru espazio dira Fablab-ak

GRABATU LANTEGIA

Juan Antonio Eslavak dohaintzan emandako grabatu-lantegia, Uharte Zentroak osatua

planta 2. solairua uharte zentroa centro huarte

2. SOLAIRUA (850m2/Altuera 4,18m y 8,8m)

Solairu honen ezaugarria, jasotzen duen egun-argi guztia da. Bi altuera ditu, erabilera anitzetarako aproposa izanik: erakusketak, solasaldiak, egonaldiak, erakustaldiak eta mahai inguruak.

HABITACIÓN  Osorik- 19,63 x 13,60 (x 4,25 altuera eta 8,40 altuera) – 266 m2

     Habitación iluna – 9,55 x 13,60 (x 4,25 altuera) – 130 m2
     Habitación frontoi aldekoa – 9,50 x 13,60 (x 8,40 altuera) – 130 m2

Habitación adierazpen proiektua bertan hartzen duen espazioa da. Programa honek sorkuntza proiektuak hartzen ditu aintzat, eta ez hainbeste azken emaitzak. Erakusketa beraren ideia birplanteatzen duen espazio bat da.

VACAMURRU totala – 14,36 x 9,55 (x 4,25 altuera) – 137 m2

     Vacamurru (iluna kontatu gabe) – 8,85 x 9,55 (x 4,25 altura) – 85 m2
     Vacamurru iluna – 4,90 x 9,55 (x 4,25 altura) – 47 m2

Uharte Zentroan VACA izeneko hezkuntza proiektu bat garatzen dugu hezitzaileekin, arte garaikideak hezkuntza garatzeko edo aurreratzeko eskaintzen dituen tresnei so eginez. Vacamurru VACAren edukiontzia da.

BESTE LANTEGIA hezkuntza  9,45 x 13,60 (x 4,25 altuera) – 129 m2

Espazio bikoitza, proiekzio gunea eta lanerako gunea dauzkana. Espazio honek isolamendu akustikoa, LED argiztatzea, PC ordenagailua, proiektorea, lanerako altzariak, pizarra orma eta polea bat dauzka.

FRONTOIA 28,55 x 9,50 (x 8,40 altuera) – 270 m2

Horrela deitzen dugu zentroko gelarik altuena. Tamaina handiko espazioa behar duten eta aretoaren altuerari etekina atera nahi dioten ekimenentzako leku aproposa da.

planta 3. solairua uharte zentroa centro huarte

3.     SOLAIRUA (420m2. Altuera 4,1m)

Espazio uztea eskatu duten artisten tailerrak aurkituko ditugu solairu honetan. Bigarren solairuarekin balkoi baten bidez konektatua dago. Panel mugikorrak dauzka espazioak egokitu ahal izateko.