Arbizuko Herri Eskola

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza

Laburpena:  Pertsonok ingurunearekin dugun harremana aztertzen dugu. Izaera nomadatik abiatuta, lurraldean segurtasun-esparruak sortzeko senetik. Izakiek ingurumenean egin ditzaketen eraldaketak era askotakoak izan daitezke. Kolonizazio-prozesu oldarkorren ordez, tailer honek giza gorputza, objektuak eta espazioa osotasun bakar bihurtzeko eraldaketa goxoa bultzatzen du bereziki. Dinamika egituratuen bidez, Itxaso Markiegi artistarekin batera espazioa eraldatzeko tresnak aztertuko ditugu. Horretarako, material naturalak eta aurkitutako materialak erabiliko ditugu.