Izenburua
Egoitza programa Habitacionen
Data
2021/09/01 >> 2021/10/24
Epea
2021/05/27
Norentzat
Europan bizi diren eta tokiko hizkuntzak (gaztelania eta/edo euskara) ezagutzen dituzten bi artista edo kolektibo edozein dela ere lantzen duten eremua. Hizkuntzaren baldintza ezinbestekoa da tokiko komunitateekin harremanetan jartzeko

EGOITZA PROGRAMA HABITACIÓNEN 

Who Cares? Proiektu europarraren baitan, Uharte Zentroak bi artista edo gehiagorentzako nazioarteko egoitza programa eskainiko du 2021eko irailaren 1etik, urriaren 24ra.

Who Cares? Europa sortzaileak babestutako programa bat da, arreta zaintzan jartzen du, nork zaintzen duen eta nola egiten diren zaintzak plantzen du eta lan horiei ikusgarritasuna eman eta lan horiek baloratu nahi dira. Bestalde, lankidetza-proiektu honetan parte hartzen dugun erakundeen eguneroko lanean zaintza horiek kontuan hartzeko moduari ere erreparatzen dio. Horrela, zaintzak gune horien programazioaren parte izateaz gain, azpiegiturak zeharkatzea eta horien barruan lan egiteko moduak eraldatzea bilatzen da.

Gainera, gogoeta praktiko hori arte-ekoizpeneko zentro horietako tokiko komunitateekin batera eraiki behar dela ulertzen da, afektuek eta zainketek pertsonen artean sortzen diren harremanekin eta sareekin zerikusia baitute.

Horregatik, egoitza honek Mapamundistas-en laguntza du, duela 15 urte Iruñeko eta inguruko hainbat espaziotan garatzen den eta Alexandra Bauresen komisariotza duen proiektua. Mapamundistas-en 2021eko edizioak “Mugimendu batek sortzen duen mugimendua” du izena, eta emozioen indar eraldatzailea eta dimentsio kolektiboa aztertzea du helburu.

 

HABITACIÓN PROGRAMA

Egoitza hau Uharte Zentroko Habitación gunean garatuko da. Egoitzaren eta erakusketaren arteko proiektu hibridoa da Habitación, bertan, artistek lanerako erabiltzen duten espazioa, asteburuetan jendeak bisita dezan zabaltzen da.

Prozesuan zehar egitekoen artean, artistek Who Cares?-en webgunean euren materialak partekatzeko modua bilatu beharko dute eta proposatzen duten gaian aditua den pertsona baten jarraipena izango dute.

GAIA

Bi artistak (edo kolektibo batek) garatuko duen proiektu bat bilatzen da, artea elkarrizketarako eta metodologiak trukatzeko leku gisa esploratuko duena; zainketetan eta afektuen eta jakintzen transmisioan sakonduz. Positiboki baloratuko da prozesua garatzeko tokiko komunitatera hurbiltzeko ahalegina.

Azken urtean elkartze fisikorako aukerak nabarmen murriztu direnez, praktika artistikoa haustura eta aldaketa sozialeko aldi hau igarotzeko erresistentzia kolektiborako tresna gisa ulertzen duten ekimenak babestuko dira.

Hau da, proiektuetan gaur egun bizi dugun egoerari lotutako zainketak eta afektuak ikertzera animatzen da.

Landu daitezkeen gaien artean sar litezke (baina ez bakarrik):

  • Afektibitate eta zaintza-sareak, lurraldearekiko lotura
  • Osasun mentala, min psikikoa, ondoez soziala
  • Bizitzaren jasangarritasuna pandemia-garaian
  • Artea, egoteko beste modu batzuen sortzaile
  • Prekarietate ekonomikoa, baina baita afektiboa eta emozionala ere
  • Pertsona arteko eraldaketarako tresna artistikoak
  • Beldurra isilarazteko eta gorrotoa geldiarazteko moduak
  • Afektuen dimentsio politikoa

 

NORI ZUZENDUA DEN

Europan bizi diren eta tokiko hizkuntzak (gaztelania eta/edo euskara) ezagutzen dituzten bi artista edo kolektibo edozein dela ere lantzen duten eremua. Hizkuntzaren baldintza ezinbestekoa da tokiko komunitateekin harremanetan jartzeko. Salbuespen gisa, hizkuntza horiek ezagutzen ez dituzten baina kolektiboekin lan egiten esperientzia handia duten pertsonen proiektu bat aukeratu liteke.

 

ZER ESKAINTZEN DA?

  • 1.200 € proiektua ekoizteko
  • 4.000 € ordainsari GISA  (artista parte-hartzaileen artean zati berdinetan banatu behar da)*
  • Bi pertsonentzako bidaiak eta ostatua*
  • Uharte Zentroan lanerako espazioa eta bertan dauden baliabide teknikoak eta teknologikoak.
  • Proiektua garatzeko Uharte Zentroko taldearen eta Mapamundistas-en laguntza
  • Mentore baten laguntza espezializatua (4 lan-saio)
  • Tokiko arte-eragileengana hurbiltzea

* Kolektiboak aurkezten badira, ordainsariak partekatu beharko dituzte eta bi pertsona baino gehiagoren bidaia- eta ostatu-gastuak beren gain hartu beharko dituzte. Gastu horiek ezin izango dira ekoizpen-gastuen barruan sartu.

DATAK

Proposamenak aurkezteko data 2021eko maiatzaren 27an, 23:59etan (UTC +2) bukatuko da. Ordu horretatik aurrera aurkeztutako proiektuak ez dira baloratuko.
Hautaketa deialdia itxi eta gehienez ere hilabeteko epean jakinaraziko da.
Egoitzak 2021eko irailaren 1etik urriaren 24ra iraungo du.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Orrialde honetako alboko barrako formularioa bete behar da eta bertan erantsi pdf formatuko dokumentu* bakar bat (izena_abizena.pdf, gehienez 5mb) honako hauek jasotzen dituena:

>Proiektuaren laburpena (ingelesez ere bai)
>Proiektua (gehienez 4 orrialde)
>Proposamenarekin lotutako edo/eta aurretiko lanen irudiak, proiektua errazago ulertzen
lagunduko dutenak (bideoen kasuan, loturak jarri)
>Kronograma edo lan-egutegia
>Proiektua ekoizteko beharrezkoak diren materialen gutxi gorabeherako gastuen aurreikuspena (zergak barne)
>Parte-hartzaileen biografia edo curriculuma
>Aukerakoa: jarraipen espezializatua egin dezaketen pertsonen iradokizunak

* Dokumentu horiek gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez aurkez daitezke.
GARRANTZITSUA: ESKATUTAKO DOKUMENTAZIO GUZTIA AURKEZTEN EZ DUTEN PROIEKTUAK EZ DIRA BALORATU

whocares habitación