Digestioa

Uharte Zentroan denbora hau introspekzio-aldi gisa hartzea erabaki dugu, eta horregatik ez dugu komunikaziorik egin orain arte. Horrelako egoera txundigarri batean, uste dugu hobe dela alferrik ibiltzen hasi aurretik esperientziak gu zeharkatzen uztea, isilik egotea, sentitzea eta behatzea, gertatzen dena digeritu ahal izateko.

Ekoizpena gelditzen dugu oraindik ez dakigulako nolakoa izan beharko duen arteak eta hasten ari den aro berri honek behar duen pentsamenduak. Gure bizimoduan aldaketa sakonak behar direla besterik ezin da antzeman, agian erritmoarekin, abiadurarekin eta berehalakotasunarekin has gintezke. Beraz, momentuz, gelditu egingo gara.

Hemendik aurrera, Uharte Zentroan azken urteotan sortutakoari begiratu nahi diogu, etorkizuna nola eraiki nahiko genukeen hausnartu nahian. Horretarako, pixkanaka proiektuen berrirakurketa partekatuko dugu, orainaldiko gai batzuk planteatu eta datorren denborarako aukera berriak irudikatu ahal izateko.

Genero-rolak nolabait zalantzan jartzen dituzten proiektuak nabarmendu nahi ditugu, bai rol horien subertsioagatik, bai emakumeen eta haien gorputzen bidegabekeriak islatzeagatik.

Historian zehar emakumeek beren burua definitu behar izan badute haiengandik espero denaren bidez (adeitsuak izatea, besteak zaintzea, desio propiorik ez izatea), orain ikusten dugu agindu horri ez obeditzea egunetik egunera gehiago orokortzen dela.

Uharte Zentroan emakumeen bilaketez eta erresistentziez hitz egiten duten proiektuak egin dira, hurbiltzen zaigun etorkizun berrirako bide desberdinak irekitzen lagun diezaguketenak:

  • 2018ko nazioarteko egoitzetako batek, Martaderorekin (Cochabamba, Bolivia) lankidetzan eskainiak, hiri horretako emakumeen kartzelako preso talde bat bisitatzeko aukera eman zion Ione Atenea artista nafarrari. Las 30 últimas proiektuak emakume horien kontakizunak biltzen ditu eta espetxearen kanpoaldea dokumentatzen duten irudiekin lotzen saiatzen da. Helburua muga hori, espetxeko harresia, diluitzea izan zen, bi aldiz ezkutatuta zegoen errealitate hori agerian uzteko. Bere proiektua erakutsi zigun Aperitifak batean
    (https://www.centrohuarte.es/aperitifak-las-treinta-ultimas/)

 

 

 

  • Emen Hetan Witchy Bytchy Ding Dong it ‘s Sabbat Time, Bernard Hausseguy, Beranger Laymond, Maia Villot eta Anne-Laure Boyer bere gonbidatuaren irudimena berrikusten zuen proiektua izan zen. Erakusketa Euskal Herrian egin zen, sorgin ehizaren historiak markatutako lurraldean. Sylvia Federici, Starhawk edo Anna Colin eta beste batzuen ikerketa independentearen bultzadaz, sorgina kontrakulturaren gorpuzte erradikal gisa agertzen da azken urteotan. Artisten ikerketaren erdigunean, figura honek gaur egun berekin daraman karga subertsiboa dago, baita lurralde honen historian duen lekua ere. (https://vimeo.com/335095973)

 

Ziurgabetasun handiko une hauetan, pertsona askok kooperazioa, elkartasuna eta lankidetza aukeratzen dituzte kalte ekonomiko, sozial eta emozionalei aurre egiteko.

Nahiz eta proiektu kolektiboak gauza berria ez izan, gizakiek ahaleginak batu behar izan baitituzte une oro bizirik irauteko, krisi-uneek agerian jartzen dute esfortzuak bateratzearen garrantzia, komunitate ahulenak alde batera ez uztearen garrantzia, eta pertsona guztientzako etorkizun hobea berreraikitzen eta irudikatzen saiatzearen garrantzia.

DIY eta DIWO bezalako mugimenduak, 70eko hamarkadatik oso hedatuta daudenak, modu horretan jarduten ari dira, eta merezi duen enfasia ematen diote bizimodu gisa kokapen horri. Uharte Zentroan ere ideia horiek aplikatzen ditugu eta proiektu kolektibo asko garatu ditugu, besteak beste:

  • Totems kalera! Totemak kalera tailerrean egindako ikus-entzunezko bat da, Peru Galbetek sortua Huarte herrian (https://vimeo.com/358734538)

 

  • Participatory cinema: Assembly over algorithm tailerrean, Rick Prelinger artxibista eta zinemagilearekin, eta Punto de Vista Jaialdiaren esparruan, parte hartu zuten ikasleek modu kolektiboan lan egin zuten dokumental luze bat sortzeko, tokiko artxibo filmikoetako materiala oinarri hartuta: Lost Landscapes: Pamplona (https://vimeo.com/35975475)

 

  • Gelen Jeletonek, Aperitifak batean, Una Archiva del DIY izeneko fanzinoteka erakutsi zigun. Fanzinea (argitalpen autoeditatua eta autogestionatua) erresistentzia-ekintza gisa erakutsi zigun, eta pribatutik publikora pasatzeko daukan funtzioa ere. (https://vimeo.com/338883578)

 

  • 2018ko Ob Skena egoitzan, oso lankidetza estua izan zen bertako artistaren eta bertakoa ez zen kolektiboaren artean, eta, bi proiektu oso desberdin egin bazituzten ere, elkarren arteko harremana eta trukea oso presente egon ziren prozesu batean. Honako hauek izan ziren garatutako proiektuak: ¿Qué es práctica y qué la sustenta? David Pérez Villanuevarena, eta Namorada Kolektiboaren El surco debe ser proporcional al goce (Jesús Barranco, Adriana Reyes eta Marta Azparren), kolaborazio horiei buruz hitz egiten digute elkarrizketa honetan. (https://vimeo.com/311861579)

 

Uharte Zentroan egindako eta gorputzaren zaintzarekin zerikusia duten proiektuak nabarmendu nahi ditugu, hain zuzen ere, gure bizitzako beste alderdien oinarri direnak eta, kasu gehienetan, emakumeen doako lanak bermatzen dituenak.

Autozainketa eta zaintza-sareak, azken urteotan mugimendu feministan oso ohikoak diren gaiak, lehen planora igaro dira osasun-krisi honetan. Orain, inoiz baino gehiago, norberaren eta komunitatearen osasunerako beharrezkoak diren jardunbideak azaltzen dituzte biek: beste pertsonak zaintzen eta zaintzen ditudalako, eta beste pertsonak zaintzen ditudalako, neure burua zaintzen dudalako.

Uharte Zentroan gorputzeko eta zaintzako praktikei buruzko hainbat lanez gozatu ahal izan dugu:

  • Ob Skena ikerketa-egoitzaren barruan, ikusgarriaren marjinetatik haratago geratzen dena nabarmentzen denean, iaz proiektuak egin ziren: Itsaso Iribarren eta Germán de la Rivaren bizitzeko jarraibideak, gizarte-jokabidea arautzen duten kode, lege eta/edo ohiturei buruz hausnartzen dutenak; eta Nola koreografiatu testu bat kolektiboki? Romina Casileren, lankidetzarako metodo desberdinak abiarazi dituena gorputza testuan eta testua gorputzean.

 

  • María Sánchez artista egoiliarrak Hazitegia programan parte hartu zuen 2018an. Programa horren barruan Aguiña (https://vimeo.com/316127316) ikus-entzunezko pieza garatu zuen, eta honako galdera honek gidatutako tailer bat eman zuen: ¿podemos encontrar puntos tangentes entre las personas? Non proposatzen zen besteekin topo egiteko moduak ikertzea, ekintzen, argazkien eta bideoen bidez. (https://www.centrohu16).

 

  • Joan den urtarrilean, Itxaso Markiegik Vigor Blandx eskaini zigun, geure gorputzarekin topo egiteko tailerra, arnasketaren, mugimenduaren eta erritmo jaitsieraren bidez.
    Modu indibidual eta kolektiboan gure indarra indartzeko gune bat, non gorputz mota guztiak ongi etorriak izan ziren. (https://www.centrohuarte.es/gorputz-laborategia-indar-biguna/)

 

 

  • Behi GORDINA. Irakasleentzako prestakuntzaren eta ikasgeletako lanaren arteko proiektu honek autoikaskuntza eta zaintza talde gisa funtzionatzen du.Iazko edizioan gorputza izan zen sorkuntza garaikidearekin erlazionatzeko lan-ardatza. Bereziki azpimarratzen dugu irakasleen eta ikasleen gorputz-presentzia ikasteko eta zaintzeko leku eta tresna gisa. (https://proyectovaca.wordpress.com)

 

Jarraian, Uharte Zentroan azken urteotan egindako hainbat proiektu aurkeztuko ditugu, planetan bizitzeko beste modu batzuetan pentsatzera gonbidatzen gaituztenak:

 

  • alfonso borraganek Uharte Zentroan egoitza bat egin zuen, Estéticas Transversales proiektuaren markoan, eta Idensitat-ekin elkarlanean garatzen den proeiktua. No man ‘s land lanean ibaiaren inguruan, eta horrek dakartzan joko eta kontakizunen inguruan lan egin zuen. https://vimeo.com/350689047

 

  • Amaia Molinetek iaz Uholdeak proiektuan parte hartu zuen, erkidegoan barna egiten den Nafarroako artisten erakusketa ibiltaria da. Amaiak Es posible que la tierra quiera ser como antes de que existiera lana erakutsi zuen. Bertan, bi ekintza egiten ditu lurrazalean, urrunekoak, ia kontrajarriak diren bi lurraldetan, biak mugako mugarriek modu desberdinean markatuta: Sahara eta Islandia. http://www.centrohuarte.es/uholdeak/amaia-molinet/

 

 

 

  • Nafarroako ikastetxeentzako Lurralde Eskolaren deialdiaren barruan, Lizarrako “Iturriaren Koloreak” proiektuak komunitate osoarentzat berreskuratu zuen eskolaren ondoan kokatutako iturri bat zuen ingurune natural bat, 1856an eraikia. https://vimeo.com/393395502