Izenburua
Choriso, estanpazio-tailerra xerraz xerra
Irakaslea
Edith Mercier
Data
2022ko maiatzaren 9tik 12ra
Ordua
15:30-19:30
Modalitatea
Presentziala
Sarrera
Izena emanda
Norentzat
Edozein diziplinetako artistak, irudiaren erreprodukzioarekin esperinmentatzea gustoko duen edozeini zuzendua

Mugez beteta dagoelako, Risografia, estanpazio medio zirraragarria da.

Inprimaketa artistikoko teknika izatera bideratuta ez zegoen fotokopiagailu mota hori bahitzea izan da azken urteotan ilustratzaile, diseinatzaile grafiko eta artisten komunitate global eta gogotsu batek esperimentatu duen jokoa.

Etorri eta aurkitu makina zoragarri hau, kolore deigarri (18 tonu inguru), trama ezberdin eta kolorezko gainjartze ezberdinekin.

 

1.eguna: inpresio risografikoaren printzipioa ezagutzea.

Duotono-irudi bat diseinatzea eta inprimatzea.

2. eguna: haratago joan eta hiru koloretan inprimatu.

3. eguna: kuatrikromiaren eta argazki-erreprodukzioaren teknika.

4. eguna: esperimentuak doan, irudikatzeko beste modu batzuk imaginatu geruzekin jolasean.

 

NORI ZUZENDUA 

Edozein diziplinetako artistak, irudiaren erreprodukzioarekin esperinmentatzea gustoko duen edozeini zuzendua.

EGUNAK ETA ORDUAK

2022ko maiatzaren 9tik 12ra, 15:30etik 19:30era

IZEN-EMATEAK

Orri honetako formularioa betez.

Prezioa: 20 euro.

IRAKASLEA

Edy diseinu grafikoan, grabatuan, ekitaldien antolaketa kolektiboan eta IPN Toulouse artisten kolektiboaren barruan milaka topaketetan trebatu zen. Bertan, 12 urte eman ondoren, Baionan kokatu zen berriz, Le Züzülü artisau-inprimaketa tailer eta kultur espazioan. Zeharkatzen dituen lekuak marrazten ditu, hormigoiz eta metalez eginak, eta begirada zerura eramaten duten perspektibak. Baliabide gutxirekin lantzen ditu bere irudiak, eta artisau-erreprodukzioko teknikak erabiltzen ditu. Ikuspegi distortsionatuak, errealitatearen eta  erreplikaren arteko desadostasunak dira bere ikerketaren funtsa.