ARTE GAZTEAREN TOPAKETAK | 2020

Nafarroako Gazteriaren Institutuak Arte Gaztearen 2020ko Topaketak antolatu ditu honako modalitate hauetan: arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak; arte eszenikoak eta musikak; diseinua; literatura. Topaketek gazte sortzaileak bistaratu nahi dituzte, eta haien prestakuntza eta profesionalizazioa bultzatu.

AUDIOLAB-A

AudioLAB-a grabazio profesionaleko estudio bat da, 16 m2-ko aditze-gela bat eta 8,5 m2-ko kontrol-gela bat dituena. Espazio hori Gorputz Laborategiarekin konektatuta dago, bai bisualki, bai ekipoen bidez, arte-diziplina desberdinetako espazioen eta profesionalen artean konplizitateak ezartzeko asmoz. Laborategi hau zuzeneko grabazioetarako, podcast-ak egiteko, ikus-entzunezko bikoizketak egiteko, off-eko ahotsen grabazioetarako, postprodukziorako eta audio-prozesamendurako erabil daiteke. AudioLABa nola erabili jakiteko…