Izenburua
Baratze bat duzula entzun dut
Irakaslea
Karmele Oteros
Egilea
Iosu Zapata
Data
2021/2022
Modalitatea
Euskera
Virgen Blanca IP- 5 LH

“Baratze bat duzula entzun dut” hezkuntza proiektua, proiektua garatuko den espazioak inguratzen dituzten soinuei buruzko lantegi bat da. Zer soinu du eskolak? Iosu Zapata artistak bere baratzera gonbidatzen gaitu, lurraldeko soinu-paisaiak deskubritzen ditugu eta soinuek esperientziak nola sortzen dituzten ikertzen dugu. Soinu pieza bat sortu eta eskolako espaziora ekarriko dugu. Zer gertatzen da naturako soinuak eskolara ekartzen ditugunean?