Izenburua
Atzeko zarata. Arte eta mitologia garaikideko laborategia
Egilea
Jaime González Cela / Manuela Pedrón Nicolau
Ordua
2021eko azaroak 26, 27 eta 28
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda
Epea
Azaroak 22

Atzeko zarata izan zen Jaime González Celak eta Manuela Pedrón Nicolauk duela urtebete Uharten artearen eta mitologia garaikidearen arteko loturei buruz egin zuten komisariotza ikerketa egoitzaren izenburua. Orain, Atzeko zarata ikerketa hura irekitzen duen laborategi esperimental batean bihurtzen da, gaur egungo mitologiaren formetan arakatzeko talde bat sortuz egungo artelanen aukeraketa baten bidez. Artelan horien eta ariketa batzuen bidez, praktika artistikoen dimentsio mitiko horretan murgilduko gara, bai eta heredatutako kontakizun hegemonikoak berrikusteko, zalantzan jartzeko edo aldatzeko duten gaitasunean ere. Tradizioa, fikzioa eta fantasma-presentzia batzuk izango dira laborategi honetan eskatuko ditugun gaiak, kontakizun mitikoek errealitateari nola eragiten dioten ulertzeko.

 

EGITARAUA

 Azaroak 26, ostirala, 17:30etatik 19:30era

Pentsamendu mitikoak arte garaikidearen testuinguruan duen garrantzia berrikusteko saio batekin hasten da laborategia. Artearen Historia artearen mitologia gisa baino ez dugu pentsatuko, herentziak praktika artistiko garaikideei eta haietaz dugun pertzepzioari nola eragiten dien identifikatzeko.

Azaroak 27, larunbata, 11:00etatik 13:00etara

Laborategiko bigarren saioa arte garaikidearen eta folk mitologia herrikoiaren arteko harremanari buruzkoa da. Zenbait estrategia artistikok mitologizazio-prozesuak ulertzeko baliagarriak diren analisi-gakoak eskaintzen dituztela aztertuko dugu, eta funtsezko mitoak desmitologizatzeko edo birformulatzeko tresnak ematen dituztela, herentzia kolonialak, mainstream industria edo memoria historikoa ulertzeko eta problematizatzeko.

Azaroak 28, igandea, 11:00etatik 17:30era

Laborategiaren itxiera saioan, zentroa utzi eta artearen egituretan sartzen ez diren eta munduak sortzeko gai diren berezko mitologiak dituzten obretara hurbilduko gara. Outsider arteaz eta honek arte konbentzionalaren sistemarekin duen harremanaz hitz egingo dugu. Eskultura margibaganteak (eskultura eta arkitekturaren artean, eta marjinala eta bitxiaren artean daudenak): Arguedasen, Mª Ángeles Fernández Cuestaren Las pinturitas eta Monteagudon Armando Rustigenioren obra ikusiko ditugu. Bidaia honen bidez, mitoaren kontzeptuak horrelako sorkuntzen garapenean eta harreran duen eragina aztertuko dugu.

 

 

IZEN EMATEA

Izen ematea alboko barran egin behar da. Orokorrak hiru egunetarako balio du (15 euro). Posible da azken eguneko txangorako bakarrik izen ematea, honek 5 euro balio ditu. Txangorako autobusa Uharte Zentrotik aterako da eta bertara bueltatu.

 

BIOGRAFIAK

Manuela Pedrón Nicolau eta Jaime González Cela komisariotzan eta arte garaikideko hezkuntzan aritzen dira. Talde gisa egiten duten lana ikerketa artistikoan eta arlo soziala eta politikoa aztertzen duten narrazioak sortzeko duen gaitasunean oinarritzen da. Komisarioak izan dira, besteak beste, CaixaForum Barcelona, La Fragua de Tabacalera Madrid edo Sala Amadis de Injuverentzat. Ikerketa-egoitzak izan dituzte Erromako Espainiako Errege Akademian, Bartzelonako Hangarren eta Uharte Zentroan. Madrilen, Mataderoko Sortzaileen Artxiboaren zabalkuntzan parte hartu dute, FRÁGIL espazio independentea eraman zuten azken etapan, eta Tabacalera// Educa zuzendu dute, Tabacalera Promoción del Arte-ren hezkuntza-programa. Gaur egun Madrilgo Erkidegoko Arte Gaztearen Aretoko CRATER programa eta La Casa Encendidako VENECIA irakurketa kluba koordinatzen dituzte.