Izenburua
Arte plastikoen eta ikusizkoen ekoizpenarako eta argitalpenerako laguntzak
Data
2020
Epea
2020/03/26 // 31ra luzatu da
Norentzat
Nafarroan jaiotako edo bizi diren artistak

Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 31ra luzatu da.

Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean sustatuta, Uharte Zentroak, arte plastiko eta ikusikoetarako diru-laguntzen programa abiarazi du, arte plastikoen eta ikusikoen arloan ikerketa arloko proiektu artistikoak ontzeko, hau da, pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideosorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.

Ikerketa, artelanen ekoizpena, sorkuntza lana eta Nafarroako artisten sendotzea sustatzeko helburua du deialdiak, horretarako, deitzen ditu bekak, sortzaileak proiektu artistikoen ekoizpenean eta argitalpenean laguntzeko. Deialdia diziplina mota guztietara irekita dago (pintura, eskultura, marrazketa, grabatua, argazkigintza, performancea, teknologia berriak, bideo-artea, prozedura mistoak…). Obrak Nafarroan jaiotako edo bertan bizi diren artistek eginak izan behar dute, eta egileak, 2016 urtean Nafarroako Gobernuaren Arte Plastikoetarako laguntza edo Uharte Zentroko Laguntza azken 4 urteetan jaso gabeak izan behar dute. Aurkeztutako proiektuak 2020 gauzatu behar dira.

Eskaerak bi modalitateetan aurkezteko aukera dute eskatzaileek: ekoizpenerako laguntza eta argitalpenerako laguntza. Hala ere, laguntza modalitate bakarrean jasotzeko eskubidea izango dute.

Eskaera eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko epea 2020ko martxoaren 26a 23:59ak arte izanen da. Proiektuak, 2020ko urtarrilaren 1 eta azaroaren 30 bitartean garatuak izan beharko dute.

 

Ekoizpenerako laguntza sorkuntza plastikoa edo ikusikoarekin zerikusia duten proiektuei zuzendua dago. Guztira 60.000 euro daude, bost proiektu edo gehiago laguntzeko, proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ahal izanen ditu. Proiektuak garatzeko, Uharte Zentrokoinstalazioak erabiltzeko aukera izango dute onuradunek.

Argitalpenerako laguntza, euskarria kontuan izan gabe, hedapena eta formatu editoriala behar duten artisten promozioa helburu duten argitalpenei zuzenduak daude. Atal honek eskaintzen duen kopuru ekonomikoa 25.500 eurokoa da hiru proiektu edo gehiagorentzat, proiektu bakoitzak gehienez, 8.500 euro jasoko dituelarik. Finantzatu daitezkeen gastuak diseinu grafikoari dagozkionak, materialen lanketa eta prestaketa; beste egile batzuen ordainsariak; itzulpenak; ISBNa, edizioa eta inprimaketa; hedapena dira.

 

 

2020ko Laguntzen programaren oinarriak PDFan

Ekoizpenen modalitatean izena emateko fitxa 2020

Argitalpenen modalitatean izena emateko fitxa 2020

Excell presupuesto 2020