Izenburua
Cuando tu materia deviene desborde
Egilea
Francisco Navarrete Sitja
Data
2017/10/14
Ordua
11:30ean
Sarrera
Libre

Oraingo honetako Aperitifak Cuando tu materia deviene desborde Egoitza artistikoaren garapenaren markoan gauzaturiko ospakizun ekintza bat da. Proiektuak gure zentzuak, afektuak eta erantzukizunak gure ibaietara bideratu nahi ditu, Uharte, Burlata eta Atarrabakiako memoria bisuala osatzen duten hainbat irudi, dimentsio eta esanahi balorean eta elkarrizketan jarriz, Ultzama eta Arga ibaien ubideak eta uholdeak harremanetan jarriz.

Bertaratutakoak gonbidatuak daude, aperitifa gozatzen dugun bitartean, proiektu artistikoaren garapena nolakoa izan den ezagutzera, eta artistak bildutako prozesu eta materialak, bai eta, Uharte, Burlata eta Atarrabiako hainbat aktorek: bizilagunek, taldeek, adituek  eta instituzioek gehitutakoak, komentatzera. Modu berean, gonbidatuak zauzdete, Arga edo Ultzama ibaiekin harremana izan dezaketen, familiako álbumak, argazkiak, irudiak, margoak, marrazkiak, artxiboak, objektuak, oroitzapenak eta anekdotak ekartzera.

Cuando tu materia deviene desborde Francisco Navarrete Sitjak,  Idensitatek eta Uharte Zentroak sustatutako Zeharkako estetikak | Ekosistema periferikoak egoitzan garatutako proiektu bat da.

Egitaraua:

11:30etik, 12: 30era, San Andreseko errotatik Uharte Zentrora talde ibilaldia

12:30etik, 14:30era proiektuaren aurkezpena

San Andres errota (Atarrabia) / Uharte Zentroa (Uharte)

Informazio osagarria:

www.idensitat.net

www.mcp.es

www.francisconavarretesitja.com