Izenburua
CNTMNS MUSIC TOUR
Egilea
Reimy/ Cantamañanas
Data
2020/09/05
Ordua
11:30-13:30
Sarrera
Librea

Reimy diziplina anitzeko sortzaile gazte ezaguna da, Uharten bizi da eta bertako graffiti eszenan sustraiak ditu. Bere jai/kalejira eta soundsystem mugikorrak ikono bat dira iruñerriko egungo testuinguruan.

Reimyk eta Cantamañanas jaialdiak urteak daramatzate elkarlanean, eta COVID19ren aurkako neurriek markatutako edizio honetan, beren indarrak batzen dituzte, jendea anima dadin musikarik onenarekin batera kulturaz gozatzera jendetzatik urrun, jaialdian zehar ospe handiko artistek sortuko dituzten hamabi mural berriak bisitatuz.

Kalejira Uharte Zentroko aparkalekuan amaituko da, Cantamañanas 2020ren edizio bati ginda jarriz, bizi dugun egoera latzaren aurrean ilusio- eta itxaropen-burbuila bat izatea nahi baitugu, bereziki gaur egungo kulturaren panoraman.

 

Kartela Aperitifak CNTMNS MUSIC TOUR


Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.