Izenburua
CAYOLAR
Irakaslea
Association Trame
Data
2020/10/24
Ordua
12:30 - 14:30
Sarrera
Librea

2020ko abuztuan, mugaz gaindiko pertsona talde batek (mandazain, artzain, txangozale, kontalari, tipografo, ilustratzaile, ikerlari, sukaldari, ume, soinu artista) astebeteko sorkuntza eta esperimentazioa partekatu zuten “habitatu” gaiaren inguruan. Topaketa Pirinioetan izan zen, Larryko aterpean, ASPE haranean, 1750 metrora, eta Natacha Sansoz artista frantziarraren gonbidapena izan zen.

Talde bera Uharte Zentroan bilduko da berriz ere, Aperitifak honetan amaitzen den astebetez, esperientzia artistiko eta gizatiar hau publikoarekin trukatzeko.

 

APERITIFAK

CAYOLAR proiektuaren kolektiboak Uharte Zentroan elkartzeko gonbita luzatzen digu eta bertan egon ezin den jendearentzat urrutiko alternatibak eskaintzen digu.

 

IN SITU JARDUERAK

Hurbiltzen den jendea indarrean dauden osasun-estandarren arabera jaso eta kokatuko da, eta Cayolarren KANPALEKUA ezagutzera gonbidatua izango da, bideo-lan murgilgarri baten bidez.

Bideoaren bidez, instalazioak ikusi ahal izango dira, materialetara eta ekoizpen plastikoetara hurbildu, soinu-sentsazioak jaso eta material ugariaren laginak ikusi ahal izango dira: editoriala, poetikoa, ludikoa, ehungintza… guztia Cayolar kolektiboak Uharte Zentroko frontoian egin duen egoitzan ekoiztua.

 

Lehen aurkikuntza horren ondoren, ikusleek proiektu anizkoitz hori trukatu eta eztabaidatu ahal izango dute Natacha Sansoz eta elkartutako artistekin: diseinatzaile grafikoak, soinu-sortzaileak, ehungintzako artistak, kameralariak, argazkilariak, artista bisualak, eszenako zuzendariak…

 

URRUTITIK PARTE HARTZEKO GONBITAK

Cayolarrek Uharte zentrora hurbildu ezin diren guztiak gonbidatzen ditu urrutitik egiteko prestatutako jardueretan parte hartzera:

  • Kanpaleku artistikoaren murgiltze-bisita on-line ikusi ahal izango da Uharte Zentroko Youtube kanaletik, urriaren 24ko 12:30etik aurrera https://youtu.be/Q-sPjVFDd6k.
  • On-line entzuteko larunbatean 12:30ean irrati-proposamena, ondoren deskargatzeko aukera ere egonen da (https://friture.bandcamp.com/album/cayolar)
  • Proposamen koreografiko bat: “20 minutuko dantzaldia zure egongelan”, gaztelaniaz irratiz gidatutako tailer koreografikoa larunbatean, 13:30ean (audio-artxiboa)
  • Lankidetzazko argazki-proposamena: “Rojo como … tú, yo y los demás en el paisaje” Pirinioetako Larryn hasitako proiektu kolektibo eta dibertigarria, hemen eta orain jarraitzen duena (azalpen-dokumentua) (argazki galeria)

 

CAYOLAR KOLEKTIBOA

Uharte Zentroan egoitzan Cayolar proeiktuan bildutako kolektiboko kide dira:

  • Natacha Sansoz, ehungintza artista eta Trame elkarteko bere amak, amonak eta semeak lagunduta.
  • Fanny Garcia eta Jack Usine, Bonpour1tour-eko diseinatzaile grafikoak eta hauen umeak
  • Chloé Serieys eta Lucie Lafitte Cocktail kolektiboko kideak
  • Laurita SIles, karrantzako ardia artearen mundutik sustatu nahi duen Mutur Beltz elkarteko sortzaile kidea
  • Romain Gaudilliere, Loren Gautier, Abel Larat, Jon Haure-Placé Friture sormen radiofonikorako kolektiboko kideak
  • Christian Magotte, Qi Qong-eko erraztailea eta bizitza kolektiboko
  • Vincent Lataillade, errealizadorea
  • Laura Puech, argazkilaria
  • Zaz Rosnet, Les cailloux sauvages konpainiako eskena zuzendaria
  • Txubi MixMedia

KOLABORATZAILEAK

  • Natacha Sansoz
  • Laura Puech
  • Romain Gaudillière
  • Tristan Etienne
  • Fanny Garcia
  • Irma
  • Isaac
  • Prunelle Giordano
  • Daria
  • Jean Bonhoure
  • Annely Boucher
  • Jon Haureplace
  • Tyfaine Dulauste
  • Lisa
  • Milo
  • Lauren Gautier
  • Abel Larrat
  • Zaz Rosnet
  • Brigitte Blin
  • Romain Duci
  • Jean Baptiste et Maider Zamponi
  • Inigo Zubikoa
  • Lucie Lafitte
  • Chloé Serieys
  • Marc Badal
  • Anne Ibañez
  • Virginie
  • Laura Siles
  • Centro Huarte – Uharte Zentroa
  • Departement des Pyrénées Atlantiques
  • Reseau ASTRE
  • Eurorégion Euskadi Navarre
  • Parc National des Pyrénées
  • Bitamine Faktoria
  • MuturBeltz
  • Kanpoko Bulegoa

Kartela Aperitifak CAYOLAR

 


Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.