Izenburua
Akanpada Habitación: Siete-Zazpi II
Egilea
Jabier Villarreal, Maite Velaz, Txo!?, Ione Atenea, Itziar Markiegi, Estitxu Otermin, Taxio Ardanaz
Data
2018/03/17
Ordua
11:15 eta 11:45
Sarrera
Librea
Norentzat
Publiko guztiari zuzendua

Habitación: Siete-Zazpi Jabier Villarreal, Maite Velaz, Txo!?, Ione Atenea, Itziar Markiegi, Estitxu Otermin eta Taxio Ardanaz, 2017an Uharte Zentroaren eta Nafarroako Gobernuaren arte plastiko eta ikusizkoen laguntzak jaso zituzten artisten muestra da. Martxoaren 17an Akanpada egingo da bertan, publiko osoari zuzendutako eskuhartze lantegia hezitzaile baten eskutik. Habitación: Siete-Zazpin egiten den bigarren eta azkeneko Akanpada izango da hau.  11:15ean euskaraz izango da eta 11:45ean gazteleraz.


 

“Akanpada” adin desberdinetako herritarrentzako proposamena da, sorkuntza kolektiboko esperientzia bat sortzeko aukera ematen duena, Huarte Zentroko bigarren solairuan, “Habitación” erakusketa gunean, garatzen den ikerketa prozesuarekin lotuta.

“Habitación” kanpatuko dugu 45 minutuan, istorioak kontatuko ditugu, gorputzak mugituko ditugu, harremanak sortuko ditugu eta proposamen plastikoak sortuko ditugu taldean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

Jarduera euskaraz eta gaztelaniaz egiten da.