Izenburua
A3 hezkuntza proiektua
Data
2020-2021
Sarrera
Izena emanda
Epea
Irailaren 10tik, 30era.

Hezkuntza formalaren barneko edozein hezkuntza mailatara zabalik dagoen deialdi bat da. Haren bidez lortu nahi da toki bateko hezkuntza arloaren eta arlo artistikoaren arteko ezagutza trukea sortzea, biak ala biak aberasteko bidea emango duena.

Osasun-larrialdiak gure gorputzak, harremanak eta emozioak zeharkatzen dituen ikasturte honetan, irakasleak laguntzearen aldeko apustua egiten dugu, ikasteko eta sormenerako gune kritikoak sortuz.

Gure lurraldearekin etengabeko harremanean dagoen sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio zentro moduan, ahalbidetu nahi dugu hezkuntza proiektuak sortzea eskolekin, tokiko artistekin lankidetzan arituta.

NORENTZAT

Ondokoa lortu nahi duten Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat

– beren curriculum edukiei begirada bat ematea arte garaikidetik;

– esperientzia estetiko bat bizitzea, erakunde artistiko batekin elkarlanean;

– ezagutzara hurbiltzeko eta hura eraikitzeko beste modu batzuk ikertzea.

ZER ESKAINTZEN DA?

Proiektu bat garatzea, talde bakoitzarekin 4 lan-saio izango dituena, eta horren gaia askotarikoa izan daiteke, Zentroak artistekin jardueraren unean garatzen dituen programak esparru orokor gisa hartuta.

Aurten, Uholdeak komisario proiektura hurbilduko gara bereziki. Proiektu hori Nafarroako lurralde osoan garatzen da, erakusketa eta bitartekaritza programa propioarekin.

Gaur egungo osasun-egoera dela eta, bi lan-aukera planteatzen ditugu.

A Aukera

Hezitzaile artistikoak aurrez aurre lan egin ahal izango du ikasleekin. Kasu honetan, proposamenaren sekuentziazioa honako hau izango litzateke:

  • Aurreneko saioa irakaslearen eta Uharte Zentroko hezitzailearen arteko bilera bat da.
  • Zehazki, proiektuaren helburu zehatzak eta hurrengo saioak egiteko egunak ezarriko dira bileran. Kasuz kasu aztertuko da formatua taldearen errealitatearekin eta osasun-egoeraren bilakaerarekin bat datorren.
  • Ikasgelan saio bat egingo da, Uharte Zentroko hezitzailearen kontu. Gaiaren, proposamenaren edo prozesuaren sarrera egingo zaie ikasleei, irudien irakurketaren,ekintza bat egitearen edo tailer txiki baten bidez.

– Saio bat egingo da Uharte Zentroan, proiektu zehatzerako aukeratutako tokiko artista baten kontu. Saio hori ikastetxean egin ahal izango da, beharrezkoa bada.

  • Azken saioa ikasgelan egingo da, eta bertan, kasu bakoitzaren arabera, taldeak proiektuari jarraipena ematea edo ez planteatuko da.

B Aukera

Arte-hezitzaileak ezin izango du ikasleekin zuzenean lan egin. Horregatik, Uharte Zentroko hezkuntza-taldeak diseinatuko du jarduera, eta irakaslea proposamena inplementatzen gidatuko du, hezkuntza-materiala, on-line baliabideak eta tutoretza pertsonalizatuak diseinatuz. Kasu honetan, proposamenaren sekuentziazioa honako hau izango litzateke:

  1. Proposamena gelan garatu aurretik:
  • Uharte Zentroko hezitzailearen eta irakaslearen arteko lehen on-line bilera. Bertan, proiektuaren helburu zehatzak eta inplementazio-datak ezarriko dira. Kasuz kasu aztertuko da formatua taldearen errealitatearekin eta osasun-egoeraren bilakaerarekin bat datorren.
  • Bigarren bilera bat, proposamena gelan garatu aurretik. Bilera horretan, hezitzaileak proposamen espezifikoa, denborak, tresnak eta materialak zehatz-mehatz aurkeztuko dizkio irakasleari. Erreferente, irudi eta prozesu posibleak dituen dosier bat eskainiko da, kasuan kasuko taldearen testuinguruaren arabera.
  • Hirugarren bilera bat proposamena garatu aurretik. Bilera horretan, sesioak prestatzerakoan sor daitezkeen zalantzak argitu ahal izango dira.
  1. Proposamena ikasgelan garatu bitartean:
  • Laugarren bilera bat, proiektuan zehar ikasgelan irakasleari prozesuan laguntzeko.
  1. Proposamena gelan garatu ondoren:

Bosgarren bilera. Ebaluazio-saio horretan, bizi izandako esperientzia partekatuko da, eta proiektu bakoitzerako lan-ildo ireki posibleak aipatuko dira.

IZENA EMATEA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK

Izena emateko epea: irailaren 10etik 30era Uharte Zentroaren webgunearen bidez

Hautaketa hurrengo irizpideen arabera egingo da:

  • Aurreko deialdian, 2019-20koan, parte hartu EZ zuten ikastetxeek izango dute lehentasuna. Osasun krisiaren ondorioz baliogabetu behar izan ziren taldeak izan ezik, horiek lehentasuna izango baitute gainerakoen aurrean.
  • Izena emateko ordena eta formularioa zuzen betetzearen arabera.
  • Ezin izango du ikastetxe bakoitzeko maila bat baino gehiagok parte hartu.
  • Ikastetxe bakoitzeko gehienez 4 talde onartuko dira.

Izena ematea Uharte Zentroko webgunean aurkitu daitekeen formularioaren bidez egin beharko da: https://www.centrohuarte.es/a3-izena-eman/

Jasotako eskaera guztiei mezu elektroniko bat bidaliko zaie urriaren 15a baino lehen.

Argibide gehiago educacion@centrohuarte.es helbidean.

Aurreko ikasturteko A3 proiektuak ikusi nahi badituzu: https://www.centrohuarte.es/a3-proyecto-educativo/