UHARTEAN

 #gorputzafectos8 podcasta

 

Virginia Garcia del Pino (Bartzelona, 1966) Zinema zuzendaria eta ikus-entzunezko artista da. 2008an hainbat sari jaso zituen “Lo que tú dices que soy” lanagatik. Bere lehen film luzea, “El Jurado” (2012), FID Marsella, FIC Valdivia eta Punto de Vistako sail ofizialean egon zen, eta MNCARS, CCCB eta IVAMen proiektatu zen. Bere filma, “La 10a carta” (2014), Donostia ko Zinemaldian estreinatu zen eta Jose Maria Forque sarietarako izendatu zuten. 2017an, “Quien canta su mal espanta” prestakuntza aurreko lana ikusgai jarri zen Santa Monica Arte Zentroan eta Bòlit Arte Garaikideko Zentroan. 2018an, Malagako jaialdian film labur dokumental onenaren zilarrezko Biznaga saria jaso zuen “Improvisaciones de una ardilla” filmak. “Respirar, correr, mirar” (2019) da bere azken lana, eta Mursegorekin batera Tabakaleran, Montehermoson eta BilboArten egindako zinema eta musika performancea da.

Podcast honetan, Virginiak ariketa bat proposatzen digu: begiratzeko ariketa, begiratzeko gelditzearena. Bestalde,  Malagako Zinemaldian aurkeztutako azken dokumental-lanaz hitz egin digu, Las niñas siempre dicen la verdad, Rosa Berbelen poema liburuan oinarrituta. Bere lanen bidez, Virginiak ikusitakoa/ezaguna duguna berriro begiratzeko aukera luzatzen du, zentzu berri bat emanez, begirada eta irudiak guregandik pentsatzeko.

Kredituak: