Izenburua
Postontzi irekia
Data
2021
Sarrera
Izena emanda
Epea
2021/06/24
Norentzat
Arte garaikidearekin zerikusia duten eta Nafarroarekin lotura duten talde edo kolektiboei zuzendua

DEIALDIA

Uharte Zentroak laguntzen deialdi bat ireki du, tokiko taldeek edo lantaldeek proposatutako proiektuak abian jartzeko edo haien jarraipena egiteko, baldin eta Nafarroako geografiako edozein puntutan gertatzen badira eta komunitate artistikorako diren.

Postontzi irekiaren helburua da ekintza/prozesuen kudeaketa/antolaketa sustatzea, komunitate artistikoa zuzenean artikulatu/aberastu/sustatu/jasanarazi/faboratuko dutenak, hau da, ehun artistiko konektatu eta aktibo bat sortzen lagunduko dutenak eta komunitatetik bertatik proposatuko direnak.

“Postontzi irekia” Ekosistemaren jarraipena da, lekuko komunitate artistikoarekiko etengabeko hartu emana eta beharren entzutean oinarritutako ekimena. 2019 urte arte, parte-hartze jardunaldietan oinarritu zen, bertan, artista talde anitz batek nahiak eta beharrak planteatu izan dituzte, horiei esker, hainbat lan talde sortu ziren (batzuk oraindik lanean jarraitzen dute, beste batzuk geldirik daude eta beste batzuk beste testuinguru batzuetara eratorri dira). Hortik aurrera, Ekosistemak bira bat ematen du, aurrekontuaren zati bat modu autonomoan bidea egin dezaketen eta komunitate artistikoa aberastuko duten proiektu kolektiboak sustatzeko bideratuz.

Ehun artistikotik egiten eta pentsatzen jarraitzeko, proiektu sailkatuek deialdian aurkeztutako taldeekin batera garatutako lan bilkura batean hautatuko dira. Hau da, proiektuak garatzeko interesa duten taldeek, hautaketa prozesuan aktiboki parte hartuko dute, modu honetan taldeen arteko interakzioa bilatzen da, jakintzen trukaketa eta plazaratutako proiektuen hobekuntzarako proposamenak egin ahal izanen dira. Hautatu gabeko proiektuak hurrengo deialdietan aurkeztu ahal izanen dira.

Ez da sorkuntza egoitza bat, eta ez da proiektu artistiko pertsonalak (kolektiboak izan arren) garatzen laguntzea bilatzen. Kolektibitatea konplikatua den garai hauetan, are garrantzitsuagoa da horrelako proposamenekin jarraitzea, eta proposamen horiek egungo baldintzetara egokituta planteatu beharko dira.

 

NORI ZUZENDUA DAGO?

Arte garaikidearekin zerikusia duten eta Nafarroarekin lotura duten talde edo kolektiboei zuzendua, proiektu bat komunitate artistikotik eta harentzat garatzeko edo jarraitzeko interesa dutenei.

Taldeak dagoeneko eraturik egon daitezke, edo proiekturako sortu.

 

ZER ESKAINTZEN DA?

3.000€ (zergak eta atxikipenak barne) gehienez hiru proiekturi emateko, gehienez, 1.000 euro proiektuko.

Uharte Zentroan lan egiteko espazioa eta bertako baliabide tekniko eta teknologikoak.

Uharte Zentroko taldearen jarraipena eta aholkularitza.

 

DATAK ETA EGOITZAK

Lehenego deialdiaren itxiera: 2021eko otsailak 18

Proiektuak aztertzeko bilera: martxoaren 3an, arratsaldeko 16:00etan Uharte Zentroan edo online.

Proiektuaren iraupena: memoria eta egiaztagiriak aurkezteko azken eguna uztailaren 1a izango da.

Bigarren deialdia: 2021eko ekainaren 10ean itxiko da.
Proiektuak baloratzeko bilera: ekainaren 23an, 16:00etan, Uharte Zentroan edo online.
Proiektuaren iraupena: memoria eta egiaztagiriak aurkezteko azken eguna azaroaren 18a izango da.

Uharte Zentroa egoitza bertan hartzeko prest badago ere, ez da nahitaezkoa bertan garatzea, beste edozein espaziotan edo hainbat espaziotan banatuta garatu ahal izanen da.

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

– Proposamenaren interesa eta garrantzia

– Komunitate artistikoarekiko eragina

– Ekonomikoki eta egiteari begira bideragarria izatea

 

BALORAZIO METODOLOGIA

  • Aurkeztutako talde bakoitzak proiektuak hautatzeko prozesuan parte hartu beharko du ordezkari bakarraren bidez.
  • Martxoaren 3an, arratsaldez, aurkeztutako proiektuak aztertuko dituzte taldeen eta Uharte Zentroaren ordezkariek. Saioan, proiektua tokiko arte-ehuna sortzeko eta indartzeko eskakizunetara egokitzen dela argudiatu beharko da, gehienez ere 10 minututan. Eztabaidaren ondoren, parte-hartzaileek proiektu onuradunak adostuko dituzte.
  • Aukeratu ez diren proiektuak hurrengo deialdietan aurkeztu ahal izango dira proposamena bilera horretan egindako ekarpenen arabera aldatuz.

 

PARTE-HARTZEKO BALDINTZAK

Deialdi honetara aurkezteak oinarri hauek onartzea dakar.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Izena emateko, orrialde honetako alboko barrako formularioa bete beharko da eta atxikitako PDF artxibo bakarrak (gehienez 5mb) honako hauek jasoko ditu:

– Taldearen aurkezpena: partaideak, interesak…

– Proposamena:

  • Proiektuaren laburpena, ekintzak, ekimenak, topaketa, festibala…
  • Helburu nagusiak
  • Proposamenak nola laguntzen du arte-komunitatean ehuna sortzen? Tokiko komunitate artistikoaren zein beharrei erantzuten dio proposatutakoak?
  • Kronograma
  • Irudiak, zirriborroak, erreferenteak, dokumentazio osagarria (hautazkoa)

– Ekoizpen gastuen aurreikuspena (diru-laguntza jaso dezakete ekoizpen gastuek eta kanpoko profesionalen kontratazioak baina ez taldearen dirusariek)

* Garrantzitsua: eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez duten proiektuak ez dira baloratuko.

 

HAUTATUTAKO KOLEKTIBOEN BETEBEHARRAK
Deialdi honetara aurkezteak berekin dakar oinarri hauek eta konpromiso hauek onartzen direla aitortzea:

• Proiektua, dosierrean zein kolektiboen bileran azaldutako moduan gauzatzea. Funtsezko edozein aldaketa talde osoarekin eta Uharte Zentroarekin adostu beharko da.

• Laguntza hauek jasotzea ez da bateraezina proiektu bererako beste erakunde batzuek emandako beste laguntza batzuekin, baldin eta diruz laguntzen diren gastuak Uharte Zentroak bere gain hartzen ez baditu.

• Laguntza hauek bateraezinak dira Uharte Zentroak proiektu bererako emandako beste laguntza batzuekin.
• Uharte Zentroak programa osoa edo zati bat erreproduzitu eta zabaldu ahal izango du online edo paperezko argitalpenen bidez, betiere kasuan kasuko egiletzak aipatuta. Uharte Zentroak deialdi honetatik aurrera sortzen den dokumentazio guztia artxibatuko du.
• Proiektuak argitalpenak, web orria, bideoak eta abar argitaratzea badakar, adierazi beharko da proiektuak Uharte Zentroaren laguntza jaso duela, esaldi honekin: “Uharte Zentroaren Postontzi Irekiaren deialdiaren laguntzaz egindako proiektua”, eta zentroaren logoa, eta aldez aurretik jakinarazi beharko zaio Zentroko arduradunei.
• Amaitzean, proiektuaren garapena jasotzen duen memoria bat entregatu beharko da (irudiak edo bideoak barne), bai eta egindako gastuen justifikazio bat ere (ordainketen faktura eta egiaztagiriekin eta horien azalpen labur batekin). *Garrantzitsua: bi dokumentuak adierazitako datan ez entregatzeak laguntza hori galtzea ekarriko du.

 

Oinarriak PDFan

Oinarriak Postontzi irekia EUS 2021_2