Mirari Echávarri

Zapore metaliko bat

Herriko biztanle berriak eztabaidan ari dira etxeko atzeko aldean utzita dagoen 4×4 zaharrarekin zer egin erabakitzeko.’ Ez dakite norena den, ezta hara nola iritsi zen ere. Batzuek traba gisa ikusten dute, beste batzuek aukera gisa, tarteka taldetik isolatzeko txabola gisa. Haizeak gogor jotzen duen arratsaldeetan, Patrol-a trap erritmoan mugitzen da.

Mirari Echavarri artista bisuala eta hezitzailea da. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta berriki Genero, Media eta Kultura Masterra egin du Goldsmithseko Unibertsitatean (Londres). Women ‘s Art Libraryko artxiboan zentratu du bere ikerketa. Bere lehen ikus-entzunezko pieza, Cuerpos # 1 Santa Ageda (2017), Londres eta Dublingo zinema feministako jaialdietan proiektatu da, nazioarteko Porto/Post/Doc zinemaldian, Tolosako Cinespañan, eta hainbat erakusketa eta programa publikotan. Bere lanaren parte da beste artista batzuekin elkarlanean aritzea.