Ione Atenea

 La casas de l’artista instalazioaren bista Altsasun. Ione Atenea, 2022.

Zer gertatuko litzateke halabeharrez ezezagun batzuen gauzak heredatuko bagenitu?

La casa de l´artista Ione Ateneak García anai-arrebekin izandako topaketa gogora ekartzen duen obra instalatiboa da. Hortik sortu zen Los caballos mueren al amanecer filma.

“Esperimentu bat egin nahi duzu?” Antonio Garcíak bere gauzen artean honako hau utzi zuen idatzita: «Eseri orri batzuen aurrean, bost guztira, eta idatzi hiru pertsonaiaz osatutako kontakizun bat, originala izango dena, noski». Ionek proposamena onartzen du eta Garcia familiaren etxean bizitzera sartu zenean hiru anaiek utzitako objektuetan haien bizitzek ezkutuan jarraitzen zutela aurkitu zuela kontatzen du filmean.

Antonio komikigilea izan zen, eta Rosita, opera-abeslaria eta piano-jolea. Juanito anaiarekin batera, etxea sormen eta fikzio gune bihurtu zuten, honela diktadura frankistaren errealitate grisetik ihes egiteko. Urte batzuk geroago, biztanle berriekin, etxeak bizitza beste era batera izan daitekeen lekua izaten jarraitzen du.

Instalazioan obra zinematografikoa deseraikitzen da. Filma egiteko erabilitako materialak erakusketa-espazioan haren sekuentziekin erlazionatzen dira. Etxean aurkitutako objektuak aretoa bisitatzen duenaren eskura jartzen dira, gure iragan hurbila berrikustea proposatuz. Denbora batek eta espazio batek bizia hartzen dute Rosita, Antonio eta Juanitoren soinu-objektu, -irudi eta -dokumentuak berreskuratuz, film luzearen gai bera aurrez aurre dugun bitartean:

Zer egin hildakoen ondasunekin?

BIOGRAFIA

Ione Ateneak (Iruñea 1985) argazkilaritza eta zinema lantzen ditu. Bere lana Zitadelan, Uharteko Arte Garaikide Zentroan, Cámara Oscura-n, Espacio 55-n, BFOTO-n, SCAN PHOTOBOOKS-n, :SKALA-n (Polonia) eta Martaderon (Bolivia) erakutsi da,  besteak beste. ENERO eta Los CABALLOS MUEREN AL AMANECER film luzeak idatzi eta zuzendu ditu.