M-A-E-T-E-R-N-I-D-A-D martxoaren 17an Altsasuko Iortian

“Uholdeak, Materialak amatu” erakusketako Zarys Falconen soinu performancea

Zarys Falconek bere familiako emakumeek haurtzaroan Kolonbian transmititu zizkioten seaska kantu eta errezoak berreskuratu ditu, gaur egun bizi den lurraldean hartu eta zaindu duten emakume nafarren ahotsak gehituz. Performanceak soinuak zeharkatzea eta bertaratuen memoria afektiboa txertatzea proposatzen du, ahots- eta soinu-esperimentazioaren bidez.

Martxoaren 17an, arratsaldeko 19:00etan Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Sarrera doan.

Entzun hemen ikuskizunaren teaserra: