Uharte Zentroak ekoizpen, sorkuntza edo ikerketa artistikorako egoitza bat eskaintzen du irailaren 9tik urriaren 13ra bitartean Licenzan, Italian, Nafarroan jaio edo bizi den artista batentzat
L’Aquila Reale Centro d’Arte e Natura di Civitella di Licenza kolektibo artistikoa, kultura-elkartea eta kultura-zentro autogestionatua da, lurralde-sinergia sare zabal bat duena, eta Licenza herrian kokatua dago, Valle dell‘Anienen (Erroma, Italia). Ikerketa eta esperimentazio artistikora, elkartrukera, ikaskuntzara, hausnarketa kritikora eta tokiko praktika eta jakintzen hedapenera bideratuta dago, lurralde- bokazioan, inplikazio komunitarioan, espazio publikoaren birsorkuntzan eta artearen eta zientziaren lengoaien berregitean oinarritua.
Proiektuak belaunaldien arteko ekintza eta parte-hartzea indartzen du Aniene bailaran, gizarte-lankidetzako eta inplikazioko ekintza artistikoen bidez, tokiko komunitateen eta biodibertsitatearen eta mendiaren ekosistemaren ezagutzak, praktikak, memoriak, problematikak eta erronkak eta pentsamendu kritiko globalaren eta gaur egungoaren aniztasuna batzen dituzte. Bizitzaren ulermenean, pertzepzioan eta tratamenduan kontzentratzen dira, kalteberatasunaren, interdependentziaren eta ekomendekotasunaren bidez. Aldi berean, jatorri geografiko desberdinetako beste artista batzuk ere espazio horretan egongo dira, L‘Aquila Reale ikerketa artistikoko egoitzen nazioarteko programaren testuinguruan.
NORI ZUZENDUA DAGO
Gai horietan oinarritutako ekoizpen, sorkuntza edota ikerketa-prozesu bat garatzeko interesa duten edozein arlotako artistei bideratua. Egoitza hau Nafarroan bizi diren pertsonei zuzendua dago.
ZER ESKAINTZEN DA
- 1.800 euro (zergak eta atxikipenak barne) ordainsari eta ekoizpen gisa. Erdia egoitzaren hasieran emango da eta beste erdia memoria aurkeztu ondoren.
- Nafarroatik Licenzara lekualdaketa.
- L‘Aquila Realen lanerako tokia, bertan dauden baliabide tekniko eta teknologikoak barne.
- L‘Aquila Realeko taldearen laguntza proiektuaren garapenean.
Oinarriak PDF-n hemen