Uharte Zentroak Ekoiztu 2025.II deialdia ebatzi du, zentroko egonaldi eta baliabide programaren osagarri diren praktika artistikoen garapena bultzatzeko helburua duena. Ekimen honek ekoizpen artistikoa sustatu nahi du, arte-esparruko eragileen arteko harreman, lankidetza eta ikerketa prozesu gisa ulertuta.
Uharte Zentroak bi modalitateetarako deialdia ebatzi du. Estudio modalitatean 3.000€-ko hiru laguntza, 2025eko abuztutik abendura bitartean Uharte Zentroan lan egiteko espazioa, baliabide teknikoak, ebaluazio-batzordearen laguntza eta ekoitzitako lanaren erakusketa publikoa. Baliabide modalitatean, 1.000€-ko hiru laguntza proiektu bakoitzeko, 2025eko lehen seihilekoan Uharte Zentroko baliabide teknikoak erabiltzeko aukera eta zentroko taldearen laguntza proiektua garatzeko.
Ebaluazio-batzordeak, Pablo Marte, Manuela Pedrón Nicolau eta Huarte Zentroko lantaldea osatuta, honako proiektu hauek hautatu ditu:
Estudio modalitatea
Jorge Sevillano Solaren …y los caballos corrían hasta olvidar que eran caballos
Proiektu honek identitatearen izaera likidoa esploratzen du, hitzen eta gauzen arteko tentsiotik abiatuta. Material poetiko queer-cuir bidez, hitzak beste materialtasun batzuetara eramatea proposatzen du, eskultura-gorputza hartzen duten objektu eta irudien bidez.
Jorge Sevi (Zamora, 1997) arkitekturan formatutako artista da, hitza eta irudiaren arteko elkargunean lan egiten duena.
María Hidalgo Nietoren El azul de la distancia
El azul de la distancia metraje heredatu baten dekonposizio zinematografikoa da, eta haren transmisioa arautzen duten estrategiak aztertzen ditu. Memoria, zatiketa, opakutasuna eta gardentasunaren arteko tentsioa ikertzen du, narrazioen eraikuntzan duten eragina aztertuz.
María zinema, idazketa, instalazio, performance eta erritualen arteko praktikak uztartzen ditu, bestearekin konektatutako zinema ireki eta intuitibo bat sortuz.
Sofía Mendiondoren Sabía muy bien lo que debía hacer. Era tan simple como apretar un botón
Gorputzaren eta hura eutsi, isolatu edo arautzeko diseinatutako egituren arteko harremana esploratzen du. Eskultura-praktika batetik abiatuta, edukitze eta gainezka egitearen arteko tentsioak gidatzen du lana. Materialen iragazkortasuna eta lanaren galtzeko aukera arakatzen ditu. Ametsaren eta fikzioaren bidez, lanari jarraipena ematen dio aurreikusi gabe.
Sofía Mendiondo (Argentina, 1991) artista bisuala eta psikologo klinikoa da. 2018az geroztik arte garaikidean formatzen ari da eta 2023an Hangar cia. (Lisboa) eta Glogauair (Berlin) egoitzetan parte hartu du. UBA, Argerich Ospitalea, Huarte Zentroa eta UPV/EHUko ikasketak ditu.
Baliabide modalitatea
David Mutiloaren Sin título
Proiektu honek materiaren eraldaketa, denboraren igarotzea eta gizatiarraren hutsaltasuna aztertzen ditu. Aurretik hasitako ikerketa batean oinarrituta, risografia bidez offset inpresioan egindako pieza grafikoak eta argitalpen txikiak sortzea proposatzen du.
David Mutiloa (Iruñea, 1979) ibilbide artistiko zabal eta nazioartekoa du, bere lanak eguneroko bizimoduak, artxiboak eta apropiazioaren inguruan ardaztuta daude.
Araitz Urbeltzen Necrológica
Necrológica artista-liburu modura egituratutako argi-kutxa sorta bat da. Argiaren kolorea, gardentasuna eta ikusizko dramaturgia lantzen dira, amaiera iragartzen duten landare-sasi baten bidez. Denborazko mugetan mugitzen den espazio bat, iragankorra betiereko bihurtzen denean.
Araitz Arte Ederretan, eszenografian eta grabatuan formatua da, eta artearen eta hezkuntzaren arloko irakaskuntzan aritzen da.
Clara Aguilarren Hablarán de ti las leyendas
Paisaiaren ihesari buruzko ikerketa- eta sorkuntza-proiektua da hau. Mugalariaren irudiaren bitartez, ustea eta fikzioa tartekatzen dituen narrazio bat eraiki nahi da, non norbanakoa ingurunearekiko menpe geratzen den, eta gorputzaren eta paisaiaren arteko elkarrizketa sortzen den. Ez da egia gordetuak agerrarazteko asmoa, baizik eta haien misterio beretan behin eta berriz sakontzea.
Clara Aguilar artearen historialaria eta eszena sortzailea da. Bere jardun artistikoa teoriaren eta sorkuntza esperimentalaren arteko gurutzagunean kokatzen da, hizkuntza hibridoak baliatuz: hitza, gorputza, bideoa eta instalazioa. Bere lanetan, memoriaren eta artxiboaren inguruko galderak jorratzen ditu, baita gorputzaren eta historiaren arteko harremanak edo espazio liminalen esperientzia ere.