Aterpe bat (duo show) Loya(ezprogui) egoitzan, 2024ko abuztuan, hasitako prozesuen erakusketa bat da. Erakusketak barraskiloaren irudia hartzen du aterpeak aterpe izateko behar duen horren metafora gisa: harrera egiten duen oskola gogorra eta bizileku duen gorputz biguna; babesa ematen duen egitura eta babes horri zentzua ematen dion sentikortasuna. Aterpe bat (duo show) Pepet eta Jon Aguirrezábal Collantesek Ezproguin egonaldiaren zehar bildu dituzten materialen itzulera eta hedapen une gisa planteatzen da.
Data: 2025/06/21
Lekua: Ezprogui
Etortzeko, jar zaitezte harremanetan antolakuntzarekin Instagram bidez (@ezprogui) edo posta elektronikoz: ae.ezprogui@gmail.com.