Izenburua
Eskola lurraldea
Data
2018/19 ikasturtea
Epea
Proiektuak ekainaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira
Norentzat
Nafarroako ikastetxeei zuzendua

“Eskola Lurraldea” Nafarroako ikastetxe batean urtebeteko proiektu bat garatzeko deialdia da. Proiektu horretan, eskolaren eta lurraldearen arteko erlazioa lantzen da. Deialdiak, hezkuntza-proiektu bat lagundu nahi du eskolako mugez haratago jotzeko, eskolak ingurune hurbilarekin duen harremana birpentsatuta, arteetatik eta pentsamendu garaikidetik hurbil dauden estrategiak edo proposamenak erabiliz.Ikastetxe bereko hiru irakaslek (gutxienez) eratutako talde batek hezkuntza berrikuntzako proiektu bat aurkeztu behar du, ikasturte batean garatu beharrekoa.

Huarte Zentroak giza baliabideak, baliabide teknikoak eta materialak (gehienez 3.000 euroko balioa) jarriko ditu hautatutako proiektuaren esku, garatu ahal izateko.

Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza zentroei zuzendua.

Eskola lurraldea 2018/19 deialdia