Lurraldeak, egoitzak eta bitartekaritzak
“Estéticas Transversales” artea, bitartekaritza eta gizarte-espazioa gurutzatzen diren tokian kokatutako egoitza, ikerketa eta esperimentazio programa bat da, Centro Huartek eta Idensitatek bultzatutako eta 2017an abiatutakoa. 2025ean, zazpigarren edizioan, topaketa-guneak sortzea erabaki dugu, testuinguru espezifikoei lotutako egoitzek planteatzen dituzten praktika artistikoei buruzko egiteko moduak aztertzeko, hausnartzeko eta partekatzeko.
Kokatu (Berriz kokatu) topaketa bat da, barne-eztabaida lana gonbidatu desberdinekin konbinatzen duena, eta parte publiko bat ere badu, gaiarekiko interesa duten pertsona guztientzat irekitako tailer eta hitzaldiekin. Bi unetan eta bi leku desberdinetan egingo da: Uharte ekainaren 12an eta 13an, eta Bartzelona urriaren 9an eta 10ean.
Denbora hau hartu dugu azken urteotan landutako metodologia eta formatuen inguruan berriz kokatzeko. Gure ikuspuntuak, egiteko moduak eta problematizatzeko manerak partekatzen ditugun beste pertsona batzuk gonbidatu ditugu, hurrengo edizioetan programarekin jarraitzeko hausnarketa partekatu batetik abiatutako barne-eztabaidarako esparru bat sortuz.
Lan honetarako galdera pizgarri batzuk hauek dira:
Bitartekaritza-ekintzak edukien ekoizpen espazio gisa, elkarreragin espazio gisa edo ikaskuntzen transferentzia espazio gisa funtzionatzen al dute? Testuingurua lan-gaien eta inguruan dauden gizarte-espazio aktiboen arteko harremanen espazio gisa mantendu al daiteke? Zer ulertzen dugu testuinguruan bitartekatutako egoitzak esatean? Zergatik dira beharrezkoak testuinguruari lotutako egoitzak? Zer sare, harreman edo truke sortzen dira proiektuen eta parte hartzen duten eragileen artean? Formen eta metodologien errepikapen gehiegizko bat al dago? Zer ikasi dugu eta parteka dezakeguna? Zer ekarpen egiten diete egoitza artistikoek testuinguruei? Nola uztartzen dira ikerketa, ekoizpena eta eraldaketa testuinguruekin harremanean?
Barneko lan-talde honetarako gonbidatutako kultur langileak gure ikuspegi eta testuinguruko artearen eta bitartekaritzaren ulermenarekin bat datozen esperientziadun pertsonak dira, eta denbora partekatu honetan gure ispilu izango dira. Parte hartzaileak dira: Sören Meschede, Nerea de Diego, Leire San Martin, Disbel Roque (Paisanaje), Marc Vives, Marta Gracia, Betisa Ojanguren eta Oskia Ugarte (Uharte Zentroa), Ramon Parramon eta Irati Irulegi (Idensitat).
Larre kolektiboa gonbidatu dugu lan-saio barne hau bitartekatzeko, galdera kolektiboen inguruko prozesua bera hausnarketa-esparru bihurtzeko asmoz.
Uharteko Egitaraua
Osteguna 12
- 10:00h-10:30 | Harrera kafe eta tearekin
- 10:30h-13:30h | Lantegia “Beroketa. Entzuterako ariketak”, Marc Vives-ekin, tailer honekin emango diogu hasiera partekatutako denbora honi. Izen-ematea
- 16:00–19:00 | Barneko bilera – partekatzeko espazioa – Larre bitartekari izango da, gonbidatutako lan-taldearen parte-hartzearekin.
Beroketa lantzeko eta bere garrantziari leku bat ematea proposatzen duen saioa da. Ondoren egingo dugun zereginari denbora bat eskaintzea, garrantzi bereko tartea emanez, arreta eta pertzepzioa aktibatuz, ez soilik norberarengan baizik eta bestearengan ere. Taldeari irekitze honetan, tresna sistemiko ad hoc batzuekin lan egingo dugu, afekzio-posizioak trukatzeko eta ahultasun-guneetan azpimarra egiteko.
Ez da behar inolako baldintza fisiko berezirik. Ekartzea gomendatzen da arropa erosoa eta aldaketarako jantziak.
Marc Vives Muñoz (Bartzelona, 1978) eszenikoen eta bisualen artean uztartzen du bere lana. Ahotsaren materialtasunarekin lan egiten du, haren ahalmen eskultorikoan oinarrituta, arkitekturak, paisaiak eta beste gorputz batzuk zipriztintzeko eta ezarritako ordena birformulatzeko helburuarekin. Bere afekzio-esparrua praktika artistikotik harago doa, eta pedagogian, komisariotzan edo kudeaketan aritzen da, testuinguru-eredua kolektiboki eraldatzeko asmoz. 2013an sortutako GRAF plataformatik —Kataluniako lurraldean arte-zirkuituaren kohesioa bultzatzeko— lan hau garatu du.
Ostirala 13
- 10:00h-10:30 | Harrera kafe eta tearekin
- 10:30h-13:30h | Barneko bilera – partekatzeko espazioa – Larre bitartekari izango da.
- 16:30–19:30 | Lantegia “Erritual bat berriz kokatzeko”, Lara Molina eta Alba Fernández-ekin jardunaldiari amaiera emateko tailerra. Izen-ematea
Formatu desberdinak uztartuz, hala nola hausnarketa kolektiboa, esperientzia sentsorial, meditaziozko eta estimuzkoak, tailer honek parte-hartzaileen —gizaki zein gizakiak baino haragoko— arteko doikuntza praktika fluidoetara gonbidatzen du. Huarteko Zentroko arte-komunitatearekin batera testuingurua pentsatu nahi dugu, baita beste komunitate batzuekin ere, beste izakiekin harremanak zabaltzeko gai izan daitezkeenak. Ahaidetze arraroak, elkar ulertzeko modu iraunkorragoak ahalbidetuko dizkigutenak, erritual gisa, besteari egindako keinua atsegin gisa, non orain zerbait ixten den, berriz ere desioa ireki ahal izateko. Izan ere, batzuetan, orainaldi-etorkizunak irudikatzea gelditzea, entzutea eta harremanak zaintzea eskatzen du, horiek baitira gure buruak eta elkar sostengatzeko abiapuntuak.
Alba Fernández sortzailea, bitartekaria eta ikerlaria da. Bere jardunak arte bizien bitartekaritza eta dantza, musika eta performance-ko sorkuntza kolektiboa gurutzatzen ditu. Kulturarako sarbide-praktikak ikertzen eta sustatzen ditu, inklusio eta aniztasunetik abiatuta, gorputzaldi, ibilbide eta identitate ugaritako pertsonen arteko topaketa eta hausnarketarako guneak sortuz. Gaur egun, Gure Berbena programa garatzen ari da Tabakaleran.
Lara Molina-k bere jarduna ekoizpenaren, bitartekaritzaren eta kultur-komunikazioaren artean garatzen du. erraiak programa publikoaren komisarioa da, kultura garaikidearen eta tokiko testuinguruaren arteko loturak aktibatzen dituena. Kolektibo eta kultur-militantziako proiektuen sortzailekide eta partaide da, hala nola La Zurda eta plazeratu, lurraldean bertan kokatutako ikuspegi intersekzionaletik topaketa-guneak sortzea helburu dutenak. Aurretik Bruselako Espainiako Enbaxadan, Europako Batzordeko Europa Sortzailea programan eta Huarteko Arte Garaikideko Zentroan lan egin du.