Izenburua
Arte plastikoen eta ikusikoen produkziorako eta argitalpenerako laguntzak
Data
2018
Epea
2018ko apirilak 25
Norentzat
Nafarroan jaiotako edo bizi diren artistak

Uharteko Arte Garaikide Zentroak eta Nafarroako Gobernuak sustatutako Arte plastikoen eta ikusikoen produkziorako eta argitalpenerako laguntza programa ireki da, ikerketa, artelanen ekoizpena, sorkuntza lana eta Nafarroako artisten sendotzea sustatzeko helburuarekin. Horretarako, beka hauek deitzen ditu, sortzaileak proiektu artistikoen ekoizpenean eta argitalpenean laguntzeko. Deialdia diziplina mota guztietara irekita dago (pintura, eskultura, marrazketa, grabatua, argazkigintza, performancea, teknologia berriak, bideo-artea, prozedura mistoak…). Obrak Nafarroan jaiotako edo bertan bizi diren artistek eginak izan behar dute, eta egileak, 2014 eta 2017 urte artean Nafarroako Gobernuaren Arte Plastikoetarako laguntza jaso gabeak izan behar dute. Aurkeztutako proiektuak 2018 gauzatu behar dira. Eskaerak bi modalitateetan aurkezteko aukera dute eskatzaileek: ekoizpenerako laguntza eta argitalpenerako laguntza.

Ekoizpenerako laguntzak sorkuntza plastikoa edo ikusikoarekin zerikusia duten proiektuei zuzendua dago. Guztira 60.000 euro daude, bost proiektu edo gehiago laguntzeko, proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ahal izanen ditu. Proiektuak garatzeko, Uharte Zentroko instalazioak erabiltzeko aukera izango dute onuradunek.

Argitalpenerako laguntzak, euskarria kontuan izan gabe, hedapena eta formatu editoriala behar duten artisten promozioa helburu duten argitalpenei zuzenduak daude. Atal honek eskaintzen duen kopuru ekonomikoa 20.500 eurokoa da hiru proiektu edo gehiagorentzat, proiektu bakoitzak gehienez, 8.500 euro jasoko dituelarik. Finantzatu daitezkeen gastuak diseinu grafikoari dagozkionak, materialen lanketa eta prestaketa; beste egile batzuen ordainsariak; itzulpenak; ISBNa, edizioa eta inprimaketa; hedapena dira.

Oinarri osoak

Izen emate fitxa:Ekoizpen modalitatea

Izen emate fitxa: Argitalpen modalitatea

Aurrekontua betetzeko fitxa