Izenburua
AUTOEDIT III. PROIEKTUAK IKUSKATZEA
Egilea
Ikuskatzaileak: Julián Barón, Juan Pablo Huércanos, Garikoitz Fraga, Oskia Ugarte eta Nerea de Diego
Data
2017/05/13
Ordua
12:00 a 14:00h
Sarrera
Librea
Epea
Maiatzak 10
Norentzat
Proiektu editorial artistiko bat duen edonorentzat; proiektua dagoeneko egina egon daiteke edo egin bidean.

 

JULIÁN BARÓN / JUAN PABLO HUÉRCANOS / GARIKOITZ FRAGA / OSKIA UGARTE / NEREA DE DIEGO

Autoedit Festa ekimenaren baitan, topagune bat eginen da proiektu editorial bat garatzen ari diren egileen artean. Egileek beren lana aurrez aurre aurkeztuko diete kultur eragile batzuei, eta kultur eragileek beren iritzia, aholkuak, erreferentziak, gomendioak eta kontaktuak emanen dituzte. Helburua da proiektuak halako erkaketa profesional bat izatea, huraxe hobetze aldera.

 

ESKARIAK JASOTZEKO EPEA

Eskariak maiatzaren 10era arte bidal daitezke (egun hori barne). Eskatzaileei idatziz jakinaraziko zaie aukeratuak izan ote diren.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Izena online eman behar da actividades@centrohuarte.es posta elektrikoaren bidez honako dokumentu hauek artxibo bakar batean igorrita, ABIZENA_IZENA.PDF formatuarekin.

Datu pertsonalak: Izen-abizenak, telefonoa eta posta elektronikoa
Testu labur bat zure proiektu edo lanari buruz; gehienez, 20 lerro.
Egindako lanak (portfolioa) edo autoediziorako proiektuaren maketa.

IKUSKATZAILEAK

Julián Barón. Valentzia eta Castellongo Blank Paper. Online eskolako zuzendaria eta argazkilaritza irakaslea (2007- 2015).

Juan Pablo Huércanos  Autoedit-en komisarioa eta Jorge Oteiza Museoaren zuzendari ordea.

Garikoitz Fraga.  Bilboko Belleza Infinita argitaletxearen arduraduna.

Oskia Ugarte y Nerea de Diego. Uharte Zentroko zuzendariak.