Lantegia
El Gato con Jotas
El Gato con Jotas
Sergio Gómez El Gato (Extremadura). Musikaria, interpretea, performerra eta folklorista. Bere praktika artistikoak folklorearen aukera garaikideak aztertzen ditu musika, performancea eta herri-kulturaren bitartez, Extremadurako tradizioa, elektronika eta queer imajinarioak uztartuz.
El Gato con Jotas proiektua garatzen du; bertatik, musika tradizionala eta soinu elektronikoak fusionatzen dituen Electrojota proposamena bultzatzen du. El Pucherino, El Redoble edo Trending Tipic bezalako taldeetan parte hartu du, eta nazioko zein nazioarteko jaialdi eta agertokietan egon da, hala nola WOMAD Cáceres, Horteralia edota Madrilgo Harrotasunean (Orgullo de Madrid).
Bere praktika eszenikoa kultur eta ikus-entzunezko ekoizpenarekin uztartzen du, bai eta folklore garaikidearen inguruko ikerketa-, zabalkunde- eta bitartekaritza-lanekin ere. 2025ean, Extremadurako Juntak eta Cáceresko Aldundiak emandako Premio Diálogos de Cultura saria jaso zuen.
Erakunde laguntzaileak
Antolatzen du
Copyright © Uharteko Zentroa 2026