Uharte Zentroa ekoizpen artistikoko zentroa da, eta bertan arlo desberdinetako artistek eduki dezakete lantokia, arte plastikoak, eszenikoak, ikus-arteak, soinu-arteak… eta ezarrita dauden kategorietako bakar batean ere sartzen ez direnak izan. Esperimentatzea eta ikertzea sustatzen da, eta bai ezagutza sortzea ere.

Helburu hori aintzat hartuta, tresna tekniko eta teknologiko desberdinez hornitzen ari da zentroa, eta, gainera, hainbat baliabide eskaintzen zaizkie artistei, ekonomikoak, egoitzen bidez, edo lanbide prestakuntzakoak.

Ekipamenduak edo laborategiak nola erabili