Museo de HuarteMuseo de Huarte

banergif

imprimir

Bekak 2008

Huarte Arte Garaikideko Zentroak Sorkuntzarako bekak eman ditu.

Teknologi berriekin eta egungo artean musikaren integrazioarekin erlazionatuta dauden bi lan nafarrek 9.000 euro jasoko dituzte hurrenez hurren. Osotara 54.000 eurokin hornitutako beken lehenbiziko deialdia da, arrakasta handiarekin itxi dena, 178 proiektu aurkeztu baitira.

Huarte Arte Garaikideko Zentroaren "Patxi Buldain" Sorkuntzarako Bekek sei artista saritu dituzte 9.000 eurokin bakoitza proiektu artistiko berritzaile bat garatu dezaten.

Arte eta teknologi berrien modalitatean Kepa Landa eta Elvira Poxón hautatuak izan dira, Patric Tato Writting eta Dirk Hermann garaikideko fotografian eta bideokoan, Aitziber Urtasun komisariadunean, Estíbaliz Sábada performance eta instalazio modalitatean eta Iñigo Ibaibarriaga arte eszenikoetan (dantza, antzerkia eta musika garaikidea).

Osotara 54.000 eurokin hornitutako beken lehenbiziko deialdia da, arrakasta handiarekin itxi dena. Aurkeztu diren 178 sortzaileetatik 53 Nafarroako Foru Erkidegotik datoz, 102 estatuko gainontzeko lurraldeetatik eta 11 Holanda, Alemania, Suitza, Erresuma Batua, Argentina, Kuba eta Txina bezalako lurraldeetatik.

Epaimahaiak arte plastiko modalitatea hutsik geratzea erabaki du, teknologi berrietarako bi beka eman ditu ordea, aurkeztutako ekimenen interesa eta kalitatea dela eta.

> Bi proiektu nafarrak:

Kepa Landa "Atmos Data β" lanari esker hautatua izan da arte eta teknologi berrien modalitatean. Bere proposamena paisai dinamikoen sorkuntza berritzailean datza, zenbakizko datuen itzulpenari esker lortzen duena. Arizkunen, 1969an jaioa, Cuencako Arte Ederretako Fakultatean ikasi zuen, eta bertako Musika Sailean euskarri elektroakustiken bitartez konposaketa bat eta doktoratu bat egin zituen.


Aitziber Urtasun (1973) Mutiloabeitiko auzokideak "Ikusi, amestu, entzun ... musika" lana aurkeztu du. Bertan, hirurogei hamarkadatik hona soinu esperimentazioa pribilegiatu duten ekintza artistikoei buruz begirada kritikoa eskaintzen duen proiektu bat garatuko du. Hau da, arte garaikideak nola musika barneratu duen aztertzen du.

Bestaldetik, Patric Tato Writting eta Dirk Hermann alemaniarrak bekarekin sarituak izan dira garaikideko fotografian zein bideo modalitatean, begiradaren errestaurazio kritiko eta birtualaren bitartez, memoriarenganako hurbilketa saiatzen duen proiektuarengatik.

Elvira Poxón (1977) artista madrildarrak beste beka bat irabazi du "Audiobook" lanarekin. Narratze eta musika errekurtsoak erabiliz irudien eraikuntzari buruz hitz egiten duen proiektuaren berezitasunagatik hautatu dute.

Estíbaliz Sábada, Bilbon 1963an jaioa, performance eta instalazioen modalitatean saritua izan da "The Garbage Girl" lanarengatik. Bertan, emakumezkoen arketipoak aztertzen ditu. Epaimahaiak, kasu honetan, bideo eta performance-aren bidez emakumezkoen herentzia kudeatzeko era eta bere ondorioak artearen munduan azpimarratu ditu.

Arte eszenikoen atalean, Iñigo Ibaigarriaga (1962) bilbotarrak "Begiak errepresentazio mugetan entzuten duenean" proiektua garatuko du. Lan honekin adierazpen eszenikoen arteko mugak ebaztea bilatzen du. Ekintzak artista ugari ez ezik, teknologi berriak ere biltzen ditu, ikusleak antzezte ekintza berriz plantea dezan.

> Sorkuntza baliabide berrien sustapena:

Huarte Zentroaren "Patxi Buldain" Sorkuntzarako Bekek espresio artistikoaren sorkuntza lagundu eta sustatu nahi dute. Mundu osoko artistei zuzenduta, arreta berezia eskaintzen die nafar sortzaileei ordea, baita bere lanak Nafarroan burutzen ari diren artistei ere.

Proiektu guztiak originalak eta argitaragabeak dira eta haietan kalitatea, originaltasuna, berriztatze maila eta bideragarritasuna saritu da. Autorearen heziketa eta jarduera artistikoa ere aztertu da.

Epaimahaia ondoko espezialistek osatu dute: Bartomeu Marí, Bartzelonako Arte Garaikide Museoko kontserbadore nagusia; Nuria Enguita Mayo, Tàpies Fundazioko proiektu arduraduna; Carles Guerra, komisario eta arte kritikoa; Carolina Martínez, Huarte Arte Garaikideko Zentroko koordinatzailea; Fernando Galvano, UPV-EHUko irakaslea eta Oliva María Rubio, La Fábrica-ko erakusketen zuzendaria. Enrique Ordóñez, Huarte Arte Garaikideko Zentroaren zuzendariak nagusitu du.