Heziketa-zerbitzuak Arte Garaikidea eta Huarte Zentroko beste arte-adierazpenak era askotako giza talde eta adin-taldeei hurbildu nahi dizkie, bereziki erreparatuz gure Erkidegoko haurrei eta gazteei.
Garatuko ditugun hainbat heziketa-programaren bidez, nahi dugu:
> Tokiko ikusleek Huarte Zentroa eta arte-sorkuntzako antzeko beste espazioak ikasteko eta aisiarako toki egokitzat jotzea.
> Pertsonen jakin-mina eta zentzu kritikoa bultzatzea.
> Nortasun libreagoak eta sortzaileagoak eragiten laguntzea.
> Ikusleen eta Zentroaren arteko harremana izatea.
Gure jarduerak era praktikoan eta originalean bideratzen saiatzen gara, partehartzaileak motibatzearren: programak ikastetxeekin, bisita gidatuak, tailerrak eta hitzaldiak.
Une honetako heziketa-jarduerak:
Argibideak: centrohuarte@centrohuarte.es
Tel. 948 361 457
