Museo de HuarteMuseo de Huarte

banergif

imprimir

Huarte zentroaren lagunak

Aurkezpena
Zeuk aukeratu laguntza

Laguna zure neurrira
Txartel eskaera

Aurkezpena:

Huarte Arte Garaikideko Zentroak bere proiektuaren garapenaren alde aktiboa izateko aukera eskaintzen dizu, Huarte Zentroaren lagun-taldearen bidez.
'Huarte Zentroaren lagunen programa’n parte hartuz, gure erakusketa eta jarduera guztietan lehentasunez gozatzeko modua izango duzu eta, aldi berean, zerbitzu eta deskontu garrantzitsuak izatea.

Zeuk aukeratu laguntza:

Erakusketak: Huarte Zentroak “muga”koak diren edo deitutako artisten erakusketei erreparatzen die. Artista horiek beren mintzaira bat dute eta estatu barneko zein nazioarteko arreta erakartzen hasi dira Zentroko jarduera osatzen duten jardueretako edozeinetan. Erakusketen urteko programazioa 3 lauhilekotan garatzen da: urria-urtarrila, otsaila-maiatza eta ekaina-iraila. Huarte Zentroaren erakusketa-programazioa kontsultatzeko, bisitatu “Erakusketak” menua.

Plataforma Aretoa: Artista berrientzako espazio honek programazio independentea izango du, artista nafarren lana erakusteari helduko dio batez ere, baina baita estatukoena eta nazioartekoena ere. Bada, Plataforma Aretoan, gehienez 6 erakusketa egingo ditugu urtean. Berdin dio haien sorkuntza-mintzaira zein den, zein adierazpide erabiltzen dituzten edo horiek adierazteko modua; beste artistekin izandako dialogoa aberasteko espazioa da, ikuspuntu desberdinak kontrastatzekoa eta Arte Garaikidearen mintzaira komunean adieraztekoa.

Prestakuntza-jarduerak (hitzaldiak, jardunaldiak, tailerrak etab.): Bere programazioaren zati moduan, Zentroak hainbat prestakuntza-jarduera eskaintzen ditu, egungo gizartean sortzen ari diren askotariko zalantza eta ideiei erantzuna emateko. Beraz, gai garrantzitsu eta itzaleko pertsona zehatzei buruzko hitzaldiak ez ezik, tailerrak ere egingo ditugu emandako gaiak hurbilagotik ezagutzeko, eta argazkilaritza, bideo-arte, komiki eta teknologia berrietako artista eta espezialistekin eztabaidatzeko modua emango dute.

Mediateka: Espazio hau ikus-entzunezko eta multimedia sorkuntzaren mundua ikusleei hurbiltzeko sortu dugu; gainera, arte garaikideari buruzko material inprimatu, bideo eta soinu-fitxategi bidezko informazioa eta dokumentazioa eskaintzen dugu. Mediateka Wi-Fi espazio bat da, doako atzipena duena.

Pedagogia- eta haur-programak: Huarte Zentroaren helburuetako bat arte garaikidea ikusle-mota guztiei hurbiltzea da. Horretarako, haurrak eta gazteak artean, arterako eta arte bidez hezteko proiektu pedagogiko bat osatu dugu. Beraz, hainbat jarduera dira egitekoak: artistekin egindako haur- eta gazte-tailerrak, Uharteko Andramari Zuri Ikastetxe Publikoarekin baterako heziketa-proiektua, haurren hamabostaldi artistikoak eta Nafarroako ikastetxe guztiei irekitako Zentroko bisita gidatuak...

Musika Garaikidea: Huarte Zentroak Arte Eszenikoen era askotako adierazpenak erakusten ditu eta, horien artean, musika garaikidea dugu. Argibideetarako, begiratu “Jarduerak” atala.

Arte Eszenikoak: Huarte Zentroak Arte Eszenikoen era askotako adierazpenak erakusten ditu eta, horien artean, antzerkia eta dantza garaikidea ditugu. Argibideetarako, begiratu “Jarduerak” atala.

Artistentzako tailerrak: Nafar artistek haien lana egiteko espazioak eta tailerrak eskatzen dituzte gehien; izan ere, gure Foru Erkidegoan ez dago ia horrelako espaziorik. Huarte Zentroaren helburua 5 espazio sortzea da, alokairu apal baten bidez, Zentroa definitzen duten arte-arloetan aurkeztutako proiektuetatik hautatutako artistek horiek bete ditzaten.

Katalogoak eta beste argitalpen batzuk: Hainbat argitalpen argitaratuko ditugu Zentroan garatutako jarduera guztiaren eta Arte Garaikideari lotutako guztiaren berri eman eta zabaltzeko.

Zinema: Huarte Zentroaren asmoa da zinemazaleen topagune eta erreferentzia-puntu bihurtzea. Zinema esperimentala zein dokumentala, dela bidaietakoa, autorekoa, beste eremu edo herrialdeetakoa, animaziokoa edo bestelakoa, tokia izango dute Zentroko programazio zinematografikoan.

Poesia: Zentroa poesia adierazpen garaikidearen modu bat gehiago dela erakusten saiatuko da eta, horretarako, hainbat jarduera antolatuko ditugu horri lotuta. Argibideetarako, begiratu "Jarduerak" atala.

Eskurapenetarako fondoaren sorrera: "Kultura-zentro" izenak berak adierazten duen bezala, Huarte Zentroak ez du bere bildumarik, museoetan ez bezala; aldiz, aldi baterako erakusketen programa zabal bat eta jarduerak baliatzen ditu. Dena den, Zentroaren helburuetako bat espazioarekin eta Zentroaren identitatearekin bat datozen artelanak eskuratzea da.

Beka-programa: 6 beka esleituko ditugu urtero, gehienean Foru Erkidegoen bizi edo nafarrak diren artistentzat. Beka horiek nazioartekoak izango dira eta sei atal biltzen dituzte: irudia (argazkilaritza garaikidea eta bideoa), arte plastikoak, arte eszenikoak (dantza, antzerkia eta musika garaikidea), artea eta teknologia berriak, komisariotza, performancea eta instalazioak.

[subir]

Laguna zure neurrira:

Huarte Laguna
Urteko ekarpena: 40€ (jubilatuak, 65 urtetik gorakoak eta ikasleak, 25€).
Etekinak:
- Huarteko Lagunaren txartel pertsonalizatua.
- Bisita gidatua Zentroaren erakusketetara.
- Zentroko jarduera guztien aldiroko informazioa.
- Izena emateko lehentasuna eta programatutako ordainpeko jardueretan beherapenak: ikuskizunak, tailerrak, bisitak, eta abar.
- Zentroko argitalpenaren doako bidalketa.
- % 10eko beherapena Zentroaren katalogoetan eta argitalpenetan.
- Txartelarekin erlazionatutako hainbat jardueratan eta zerbitzutan beherapenak.

Familia Laguna
Urteko ekarpena: 70 €
Etekinak:
- Huarteko Familia Lagunaren txartel pertsonalizatua familiako kide bakoitzarentzat (aira, ama eta 12 urtetik beherako umeak).
- Bisita gidatua Zentroaren erakusketetara.
- Zentroko jarduera guztien aldiroko informazioa.
- Izena emateko lehentasuna eta programatutako ordainpeko jardueretan beherapenak: ikuskizunak, tailerrak, bisitak, eta abar.
- Zentroko argitalpenaren doako bidalketa.
- % 10eko beherapena Zentroaren katalogoetan eta argitalpenetan.
- Txartelarekin erlazionatutako hainbat jardueratan eta zerbitzutan beherapenak.

Lagun Babeslea
Urteko ekarpena: 400 €
Etekinak:
- Lagun Babeslearen txartel pertsonalizatua.
- Erakusketa eta jarduera guztien inauguraziora lagun batekin joateko gonbidapena.
- Bisita pribatua, komisarioak edo Zentroko zuzendaritzak gidatua, erakusketen inaugurazioaren aurretik.
- Izen-aipamena Lagun Babesle gisa Zentroaren web-orrian.
- Eskerrak emateko izen-aipamena urteko publizitatean eta Zentroaren argitalpenean.
- Urteroko afaria.
- Izena emateko lehentasuna eta programatutako ordainpeko jardueretan beherapenak: ikuskizunak, tailerrak, bisitak, eta abar.
- Zentroko jarduera guztien aldiroko informazioa.
- % 10eko beherapena Zentroaren katalogoetan eta argitalpenetan.
- Zentroko argitalpenaren doako bidalketa.
- % 10eko beherapena Zentroak eskaintzen dituen areto eta espazioak erabiltzerakoan. - Txartelarekin erlazionatutako hainbat jardueratan eta zerbitzutan beherapenak.
- 22/1988 Foru Legeak xedaturiko onura fiskalak.

Gainera, eta oraingoz, abantaila hauek ere bai, eta hiru txarteletan:

- Valentziako Arte Modernoko Institutuan sarrera doan.
- MACBA Bartzelonako Arte Garaikideko museoan sarrera doan.
- ARTIUM Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan sarrera doan.
- Fnac Klubeko alta-kuotan % 50eko deskontua.
- Cubo Spa & Sport-en bainuetxerako sarreran % 20ko deskontua.
- Artic Izotz Jauregian patinaje-saioan % 20ko deskontua.

Datu pertsonalak babesa

Txartel eskaera

Txartela eskaintzeko formularioa