Museo de HuarteMuseo de Huarte

banergif

imprimir

Uharte-Nafarroa

> Uharte:

Uharte herriak interes bikoitza dauka bere baitan. Alde batetik, bere xarmak eta tokiko natura-inguruneak daude eta, bestetik, geografia-puntu aparta da, Nafarroako geografiako naturgune interesgarrienetatik hurbil egotearen ondorioz.

Herriaren berezitasunen artean, San Esteban auzoko arkitektura-alderdiak daude, zahar kutsu peto-petoko etxe bereziak dituela. Hor dugu ere San Joan Eliza, ibiltzeari XIII. mendean ekindakoa eta bisitariei behar beste xarma interesgarri eskain diezaiekeena. Modernotasunak ere badu tokia gure herrian. Horren adierazgarri garbiak ditugu Haur Ikastetxearen eta Andramari Zuria Ikastetxe Publikoaren eraikin bereziak. Patxi Buldain Fundazioa ere herriko xarma bat gehiago da, nola bere eraikinaren arkitekturarengatik (Victor Eusa arkitekto nafarra egile duena) hala bere baitan hartzen dituen pintura-lanengatik.

Uhartek aparteko ingurunea dauka. Argaren ertzean eta Miravalles mendiaren magalean kokatuta, Uharte Donejakue Bideak zeharkatzen du, eta turismo berdea egiteko aukera ugari ematen ditu. Autoz 40 minututara Iratiko basoa dago, baita Erronkariko haranak ere; Irunberriko Arroilak, berriz, 20 minututara; Uharte, beraz, ibilbide eta txango askoren abiaburu moduan sendotu da.

Uhartetik hurbil, gainera, Jorge Oteiza Museoa dago, berez, eskultore itzel horren lan handia ikusteko edozein bisita justifika dezakeena. Distantzia berera, autoz 5 minututara, Iruñea eta bere gune historikoa ditugu; horrenbestez, Uharte Nafarroako geografiaren erdi-erdian dago.

Iturria: Uharteko Udala
Argibideak:  http://www.huarte.es/es/

> Nafarroa: Dibertsitatearen lurraldea.

Nafarroaren iparra eta hegoa banatzen duten kilometro gutxietan dibertsitate handia antzemango duzu. Itxi begiak, entzun Iratiko Oihaneko pagadi trinkoen hotsa eta sentitu zure aurpegian Pirinioetako mendien hotz urdina. Ireki begiak eta entzun Errege Bardearen basamortu-ikuspegiko lur-koloreek isuritako isiltasun magikoa.

Mugi zure gorputza San Fermin festen erritmoan, mugi zure oinak ere Orreagatik Santiagora Donejakue bidetik dabilen erromesaren urrats irmoan.

Erori iparreko zaporeen liluran, hor dituzu etxeko ardi-gazta eta artzain-mamiak, edo Ebroko askotariko baratzean, Nafarroako ardo bikainak ondoan dituela. 

Ezagutu aukera horiek eta Nafarroako Erreinu zaharrak eskainitako beste hainbat ere.

Iturria: Nafarroako Gobernua.
Nafarroari buruzko turismo-informazioa: http://www.turismonavarra.es/eus/home/