Centro Huarte RSS
ARTFUTURA, KULTURA ETA SORMEN DIGITALAREN JAIALDIA
Osteguna, azaroak 4, 19:00retan
We Live in Public
Hamar lan urte eta 5.000 orduko pelikula metraje baino gehiagoren emaitza den "WE LIVE IN PUBLIC" pelikulak, Josh Harris artista eta etorkizun sena duen "inoiz entzundako Interneteko aitzindari garrantzitsuenaren" begien bitartez gure gizartean teknologia digitalaren eragina agertzen digu.
Chico y Rita - Making of
Chico y Rita pelikularen errealizazioari buruzko dokumentala, Kubarekin maitemindutako hiru artista handiren elkarlana da. Javier Mariscal eta Fernando Truebak, Tono Errandoren laguntzarekin, 40ko hamarkadako amaiera aldeko Habana fidelki islatzen duen kolore biziz beteriko arte lan txiki hau sortu dute.
Ostirala, azaroak 5, 19:00retan
3D ArtFutura Show
Azken hamabi hilabeteetan ekoiztutako 3D lanik onenen aukeraketa. Japonia, Frantzia, Hungaria, Polonia, Estatu Batuak eta Alemaniatik datozen film labur bikainekin.
Aurtengo piezen artean Bouyer, Max Loubaresse eta Anthony Vivien-en "Salesman Pete" animazio irrigarria nabarmentzen da. Halaber "Cours Toujours" (Olivier Barre eta Elise Garcette), "Suiren" (Tomoya Kimpara) eta "The Light of Life" (Daihei Shibata) film laburrak.
Passion Pictures
Beatles Rock Band bideojokoaren animazioak, Darren Walshek Sony Braviarentzat egindako iragarkia eta Peter Candelandek zuzendutako Gorillazen bideoklip iraultzaileak dituen lan sorta.
Larunbata, azaroak 6, 18:00retan
Futura Graphics
Futura Graphicsek Octopusek aukeratutako egungo panoramako animazio eta Motiongraphics lan nabarmenenen sorta aurkezten du. Besteak beste, Andreas Hykade, Masashi Kawamura, Blu, Jeff Lieberman y Eric Gunther, Dvein, Universal Everything-World Design Studioren lanekin.
World Wide Work
Interneteko sormena eta sareak nazioarteko talentua batzeko ematen dituen erraztasunen omenezko sail berria. Bertan, modu independentean sortu izana komunean duten Europa eta Ameriketatik datozen proiektu bi aurkeztuko dira. ‘Coalition of the Willing' eta ‘N.A.S.A.'
Launder my Head
Hemen Josh Harrisen fitxategi sekretuak daude. Material gordinak eta pieza ia ezezagunen bilduma liluragarria ArtFutura 2010erako bereziki editatuta.
Demos + Processing
ArtFuturak beste behin ere "Demoscene"ren eremuan ekoiztutako lan adierazgarrienekin programa monografikoa aurkeztuko du.
Irudi, soinuak sinkronian eta irudimen eta iaiotasun tekniko dosi handiak dira sormen digitaleko azpikultura honen lanaren ezaugarriak.
Igandea, azaroak 7, 18: 00retan
Flux Music Video Showcase
Los Angelesen egoitza duen Flux komunitate sortzailearen zuzendaria den Jonathan Wellsek komisariatutako sorta. Ezagunegiak ez diren musika bideak eta ikusizko lan bikainak ditu: Michel Gondryren azken lanetik hasita, Andreas Nilsson, Allison Schulnik eta Saam Farahmand bezalako zuzendarien lanetara.
3D + Motiongraphics gazteleraz
Espainiako 3D saria historikoki gure herrialdeko deialdirik garrantzitsuena da, konpainia, ikasle eta artista independenteek azken urtean zehar ekoiztutako 3D animazio eta efektu berezidun lanik onenak saritzera bideratua.
Demos + Processing
ArtFuturak beste behin ere "Demoscene"ren eremuan ekoiztutako lan adierazgarrienekin programa monografikoa aurkeztuko du.
Irudi, soinuak sinkronian eta irudimen eta iaiotasun tekniko dosi handiak dira sormen digitaleko azpikultura honen lanaren ezaugarriak.
Dantza, irudia eta argia. No Edition.process, Elisa Fernández Arteta eta Alfredo
Heldu denmaiatzaren 7an, ostirala, Huarte zentrora hurbiltzen diren ikusleek parte hartuahal izanen dute Elisa Fernández Arteta eta Alfredo Zubiaur Beguiristainartisten sormeneko esperientzian; horretan, dantzak, irudiak, argiak etaplastikak bat egiten dute ikusleen interakzioarekin. Ekitaldia 18:00etatik21:00etara zabalduko da, eta aukera emanen du ikusteko bi esparru osoezberdinetatik datozen bi artistek batera egindako lan prozesua: koreografiaeta eskultura dira bi esparru horiek.
Huarte zentroko artisten egoitzan biek egindako lanaren emaitza da NoEdition.process, eta unea sortzera egindako hurbiltze baten antzera planteatzenda. Kontua da prozesua erakustea eta ikusleak horren partaide egitea; izan ere,ikusleak aretotik sar eta atera daitezke, haiengana hurbildu, behatu eta eskuhartu artisten zereginean sartuta.
No Edition.process lanean performance art edo "site-specific" horienmuga hits eta zabalak hausten dira, baita esku hartzearena edo diziplinaanitzeko bat-batekotasunarena ere. Gainera, espazioan dauden elementu guztiakerabiltzen dituzte bideokamera batez harrapatu eta berehalakoan espazio horretaraitzultzeko proiekzio baten bitartez, teknika fraktalaren bidez sortutakoazpiespazioak proposatuta. Gorputzaren mugimenduak eta aretoan proiektutakoirudiek sortuko dute soinua.
Eskola tailerrak
Nori zuzendua: LHKo 6, mailako haurrak.
Egitura: Zentroaren proposamenetan barnako ibilbidea (15-20 min.). Dantza aretoan eginen da tailerra, erakusketa bera abiapuntu hartura (60 min.)
Sarrera doakoa, aurretik izena eman bada. Toki mugatuak.
Izena emateko azken eguna: apirilak 13
e-posta: raul@centrohuarte.es
Telefonoa (09:00-17:00): 948361457
Harremanetarako: Raúl Goñi
Ikasgai Magistrala Mudances Konpainia - Ŕngels Margarit
Mudances Konpainia - Àngels Margarit
Ikasgai Magistrala
apirilaren 9ean, 17:00etatik 19:00etara
Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Sarrera doakoa, aurretik izena eman bada.
Toki mugatuak.
Izena emateko azken eguna: apirilak 7
e-posta: raul@centrohuarte.es
Telefonoa, 09:00etatik 17:00etara: 948 361 457
Harremanetarako: Raúl Goñi
Mudances konpainiarekin egindako sorkuntza lanen bidez, berezko mintzaira sortu du Àngels Margaritek. Ikasgai magistralaren helburua da mintzaira hori dantzariengana hurbiltzea, alde formalenean. Oinarrizko beroketa da ikasgai magistralaren hasiera, eta han sartzen dira mintzaira horren berezko ezaugarriak, harik eta espazioan barnako mugimendu eta lekualdatze puska konplexuak garatu arteraino. Horretarako, anatomia kontzientzia landu ez ezik, organikotasuna bilatu edo berraurkitzen du mugimenduan.
Àngels Margarit
Dantzaria eta koreografoa. 1985ean, Heuran aritu ondoren (herrialdeko dantza garaikideko dantza talde aurrendarietako bat), bere taldearekin hasi du ibilbidea Àngels Margarit / Mudances- ek, bere proiektu eta ikuskizunak sortuta: Kolbebasar, Corol·la, Tèrbola, El Somriure eta Urbs, besteak beste. Koprodukzioa eginda, ondokoetarako jaialdi eta programazioetan aurkeztu dira: Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Hegoamerika, Japonia eta Australia.
Bere ibilbidean nazioko eta nazioarteko sari asko jaso ditu, ospe handikoak, Bagnolet hiriko Grand Prix du Concours Chorégraphique (Frantzia, 1988) eta Kataluniako Dantza Sari Nazionala (1986, 1991, 1999), besteak beste.
Mudances. Geografies / Dantza garaikidea. Ŕngels Margarit.
Geografies Solo por placer kantaren zati batetik sortu eta hazi zen.
Ekintza eta kontzeptu berak abiapuntu izanda, pieza hori idazkera desberdina agerian azaleratzen da aldioro, eta uzten du sortutako irudiek dantzari eragin diezaioten, han trazua gorputzaren desioa baita.
Gertatzen diren unean, gogoeta eta zirrara adierazten ditu gorputzak, eta horrek zabaltzen dituen trazuaren plazer, energia, zorroztasun eta erabatekotasunari buruz mintzo zaigu, hain zuzen.
SORTZAILEA ETA INTERPRETATZAILEA
Àngels Margarit
JATORRIZKO MUSIKAREN
KONPOSIZIOA
Joan Saura
BIOLONTXELOA
Manuel Martínez del
Fresno
MUSIKA MARRAZTUA
Àngels Margarit
JANTZIAK
Ariadna Papió
BESTE MUSIKA BATZUK
Johann Sebastian Bach,
Sor Maria Keyrouz
SOINU TEKNIKARIA
Marc Ases
ARGIZTAPEN TEKNIKARIA
Pere Milán
KUDEAKETA TALDEA
Montserrat Llabrés eta
David Márquez
EKOIZPENA
Àngels Margarit
Cia Mudances
Àngels Margarit / cia. MUDANCES konpainiak ondoko erakundeen laguntza jasotzen du: Kataluniako Arteen eta Kulturaren Kontseilu Nazionala, INAEM,
Kultura Ministerioa eta Bartzelonako Udaleko Kultura Institutua. Halaber,
Ramon Llull Institutuak laguntza eman dio bira egiteko.
ZINE ZIKLOA
Martxoaren 29ko astea
Saburo Teshigawara, Bailar lo invisible
Zuzendaria: Elisabeth Coronel, 57 minutu
Japonia eta Frantzia artean, entseguak eta kontenplazioa tartean, koreografo japoniar handiaren lana, munduari buruz duen ikuspegia eta bere artearen xarmak leheneratu ditu Elisabeth Coronel-ek. Kameraren aurrean lan egiteak dakarren arriskua hartu du bere gain Tokion, Parisen, Lillen eta Yokohaman emandako denboran, bai Kazahana lanaren entseguetan (2004an sortu zen, Lilleko Operan) bai, gero, Prelude for dawn lanarenetan (Looseko eskolako haur itsuekin lan egin zuen koreografoak, eta ikuskizun hori ere Lillen aurkeztu zen).
Apirilaren 5eko astea
Les Ballets de-ci de-la, Alain Platel-en filma, 2006, 110 minutu
2006an, Ballets C de la B izenekoek 20. urteurrena ospatu zuten. Alain Platelek sortua, funtzionamendu kolektiboan oinarritutako metodologia artistikoa zabaltzen du. Urteurrena ospatzearren, abentura horretan parte hartu duten artistei eskaintzen die film dokumental luze hori Ganteko koreografoak. Filmaren gidoiak lau koreograforen piezen gaineko ibilbidea egiten du: Koen Augustijnen, Sidi Larbi Cherkaoui, Christine de Smedt eta Platel bera.
Apirilaren 12ko astea
Les Pieds sur scène, Eric Legay-ren filma, 2006, 52 minutu.
20ko hamarkadan, Christine Coudun koreografoaren emanaldi berezia (La Villette-ko Rencontres de Danses Urbaines-etan egindako azken ikuskizunaren entseguetan eta emanaldietan zehar) aurkezteko aukera ematen du Black Blanc Beur konpainiak.
Apirilaren 19ko astea
Odile Duboc, une conversation chorégraphique, Lazzlo Horvath-en filma, 2007, 56 minutu
Hainbat dantzarik eta Françoise Michel argitzaileak parte hartzen dute elkarrizketa horretan, eta Projet de la matiére (1993) lanaren berrestrenaldia (2003) du mintzagai.
Apirilaren 26ko astea
Divagations dans une chambre d'hôtel, Philippe Barcinski-ren eta Dainara Toffoli-ren filma, 2005, 25 minutu.
Dantzariaren intimitatearen ingurukoa da filma, eta Moi et mon chorégrape au 63 lanaren (Brasilen streetdancen maisu den Bruno Beltrao-ri buruzkoa da) sekuentzia koreografiko batzuk hartzen ditu.
Maiatzaren 3ko astea
Dominique Mercy danse Pina Bausch, Régis Obadia-ren filma, 2003, 56 minutu.
Dominique Mercyk 1972an ezagutu zuen Pina Bausch, Amerikako Estatu Batuetan. Ordutik hona, harreman sakona sortu da interpretatzailearen eta koreografoaren artean. Régis Obadiak dantzariaren erretratu intimoa ematen digu, interpretatzaileak koreografoaren mezulari oniriko gisa duen papera azpimarratuta.
Maiatzaren 10eko astea
La danseuse d'ébène, Seydou Bororen filma, 2002, 52 minutu
Dakarreko Mudra eskolako ikaslea da Iréne Tassembédo (Maurice Béjart-ek sortu zuen eskola). Burkinako Balet Nazionala sortu zuen Frantzian bizi eta finkatu baino lehen. Koreografoak bizitza ematen dio dantza afrikarrari, eta asmatu egiten du dantza horren forma tradizional zein garaikideek duten oparotasuna erakusteko orduan, Seydou Boro koreografoak filmatutako erretratu baten bidez.
Maiatzaren 17ko astea
Cris de corps, Céline Serrano-ren filma, 2003.
Bernardo Montet-ek Othello lanaren unibertsoa berrasmatzen du O.More-rekin. Shakespearen tragedia modu berezian taxutzen da, Afrikako harean mugitzen diren gorputzen bidez eta hainbat hizkuntzatan den interpretazio baten bidez adierazita. Senegalen eta Frantzian filmatu da, eta sormen prozesuaren uneak hartzen ditu filmak.
Maiatzaren 24ko astea
Uzès quintet, Catherine Maximoff-en filma, 2004, 26 minutu
Dantza garaikide gaztea nonahi agertzen da Uzès-en egiten den jaialdian. Catherine Maximoffek bost koreografo hautatu ditu: Javier de Frutos, Emmanuel Gat, Kilt Jonson, Peeling Tomo koletiboa, eta Natalie Pernette eta Andreas Schimid bikotea.
Maiatzaren 31ko astea
L'Homme qui danse, Rosita Boisseau-ren eta Valérie Urréa-ren filma, 2004, 59 minutu.
Hainbat pieza eta elkarrizketaren laburpenak biltzen ditu, maskulinoaren eta dantzaren arteko loturari buruzkoak.
Ekainaren 7ko astea
Kaspar Konzert, François Verret-en eta Sylvie Blue-ren filma, 2001, 26 minutu, egokitzapena
Kaspar Hauser 1828an "jaio" zen, Nurembergen, 17 urte zituela. Ordura arte, bahituta egon zen ziega batean, eta nekez zekien mintzatzen eta mugitzen, eta haur baten jokabidea zuen. Zalaparta handia sortu zuen horrek bere garaian, eta zientzialari asko grinatu dira horrekin ordutik hona. 1998an, François Verretek ere pieza bat eskaini zion.
Ekainaren 14ko astea
Josef Nadj-Dernier Paysage, Josef Nadj-en filma, 2006, 51 minutu
Nadjek berak egindako film honetan, tokiaren memoria da koreografoari interesatzen zaiona. Hasiera bikoitz batetik abiatuta, bere unibertsoari eta bere piezetako baten sormen prozesuari ekiten die. Pieza hori Last Landscape da, Vladimir Tarasov perkusio-jotzailearekin batera sortua. Bere espazioa birsortzen ari da berriro.
Ekainaren 21eko astea
Paso Doble, Agusti Torres-en filma, 2006, 41 minutu
Paso Doble bi artistaren arteko topaketaren fruitu heldu-heldua da: Miquel Barceló artista plastikoa eta Josef Nadj dantzari koreografoa. Artelan iragankorra da, bi esperientzia eremuren bidegurutzean: arte plastikoa eta dantza.
Ekainaren 28ko astea
Somewhere in between, Pierre Coulibeuf-en filma, 2004, 67 minutu
Amerikako Estatu Batuetakoa da Meg Stuart koreografoa. Bere konpainiak (Damageg Goods) Belgikan du egoitza, eta hantxe sortu du lan original hori, benetako bizitzaren esperientzietatik abiatuta, kaleko jende xumeari, eta, batez ere, baztertuta daudenei begiratuta.
Maria Donata D'Urso Men-brain strata / Dantza garaikidea. Escena 2010 Dantza Jaialdia.
Horixe da, hain zuzen, Donata D'Ursoren lanaren ezaugarri nagusia, performance hori aurkitu zuenetik, bederen. 2005eko Seine-Saint- Denisko Nazioarteko Koreografia Topaketetarako sortu zen eta, zalantzarik gabe, arreta delikatua da, gorputzaren mugimendu minimalistarekin bat egiten duena. Keinuan birtuosismoa eta maisutasuna erakutsita, gorputzaren irakurketa berezia sortu du.
Sormen lan horren bitartez, bere gorputzaren eta egitura dinamiko baten arteko bitartekaritza esperimentatu du. Soka malguz elkarri lotutako metalezko hiru fuste handiz osatuta dago egitura.
Martxoan eta apirilean, Nafarroako Gobernuak ESCENA Dantza Jaialdia eramanen du Nafarroko 18 herritara, eta, horretarako, estilo mota guztietako 12 konpainia jarriko ditu agertokian: flamenkoa, dantza klasikoa, garaikidea, hip-hopa, hiri-dantza...
Estreinako aldiz partaide berriak sartu dira ESCENAn, alde batetik, Kultura Ministerioa -Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionala- eta, bestalde, Frantziako Enbaxada Espainian, bere Kultura Zerbitzuaren bidez. Handik, hain zuen, heldu da Maria Donata D'Ursoren ekoizpena, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan gozatu ahalko duguna.
Ikasgela garaikidea: Kontserbatorioan Jazzeko goi mailako ikasturtean ari diren ikasleen kontzertua
Ikasgelaren helburua da konposizio garaikideak ezagutaraztea Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Jazz eta Musika Garaikideko hainbat irakasleren eta ikasleen lanaren bitartez. Horretarako, kontzertuak eskainiko dituzte zentroan. Mikel Gaztelurrutia Erdozáin irakasleak koordinatuko du proiektua.
Lehenbiziko kontzertua jazzaren gainekoa izango da eta urriaren 23an, ostirala, izango da, 20:00etan, zentroko balio anitzeko aretoan. Hain zuzen ere, Raúl Ramosek (pianoa), Alberto Artetak (saxoa), Jon Celestinok (tronpeta) eta Gorka Gaztambidek (bateria) esku hartuko dute.
Jazz modernoaren historian, garrantzi handiena duten hiru egile garaikideen obren artean hautatutako batzuk interpretatuko dituzte ikasleek. Egile horiek Miles Davis, Wayner Shorter eta Herbie Hancock dira.
Elkarreraginean aritzeko musikako jam session eta dantza saioa, Patxi Araujoren erakusketan
Musikak eta dantzak bat eginen dute teknologiarekin ikuskizun paregabe batean. Bihar izanen da, ostirala, 19:30ean, Huarte Zentroan, Patxi Araujoren "Las lágrimas de Alicia" izeneko erakusketa elkarreragilean.
Jam session batean dantzarien mugimenduak bilakatuko dira txalapartaren eta biolinaren soinuarekin batera, eta tekno arteko proposamen berritzailea osatzen duten ikus-entzunezko piezen erantzunekin jolastuko dira.
Horrela, keinu eta soinu bakoitza argi, irudi eta sorkuntza bilakatuko da Huarte Zentroko 2. aretoko aurrealde zabalean. Bertan, artistek beren mezuak adierazi ahalko dituzte, entzumen eta ikusmenerako proiekzio askotarikoen bitartez. Ikusteko moduko hardwareak, ordenagailuek, argi infragorriek eta kamerek osatzen duten ingurunea teknologiaz betea da. Tramoien antzeko elementuak dira eszenografia garaikide baterako, eta, han, mugimendua harrapatzearen interpretazioak markatuko du izanen den gertakariaren denbora eta izaera.
Patxi Araujok berak koordinaturik, ondoko artistek parte hartuko dute ikuskizun elkarreragilean: Mónica Sanchez biolin-jotzaileak, Uharteko Txalaparta Tailerreko kideek eta bi dantzarik, Iñaki Fortúnek eta Itxaso Etxetepelukuk. Sarrera doan da.
[TAILERRA] ESZENA09: HIERBA ROJA taldearekin lantegia Dantzara hurbiltzeko lantegia
Sarrera doakoa izanen da, aurretik izena eman bada.
Toki mugatuak.
Izena emateko mugaeguna apirilaren 24a izanen da, eta ondokoen bidez eginen da:
Posta elektronikoa: centrohuarte@centrohuarte.es
Telefonoa 9etatik  17etara: Uharteko Arte Garaikideko Zentroa,
Tel. 948 361 457 Raúl Goñi.
Hierba Roja taldeak dantza
garaikidera hurbiltzeko ekimen bat proposatzen digu. Taldearen sormen
prozesuan parte hartzera eta ikastera gonbidatzen ditu dantza alorreko
profesionalak, ikasleak edo beste arte esparru batzuetatik
mugimenduaren arteekiko interesa duten horiek.
Saio
bakoitza hasteko, hainbat ariketa eginen dira, gorputzak nola
funtzionatzen duen antzemateko kontzientzia hartzea ahalbidetuko
dutenak. Jarraian, mugimendu segidak eta inprobisazioak eginen dira,
gune motoreak kokatzea eta arrapalen funtzionamendua ulertzea xede
dutenak. Azkenik, gogoeta bat eginen da Hierba Roja taldearen
koreografia lanean kontzeptuak integratzeko erabiltzen duten metodoei
buruz.
Antolatzailea
Kultura eta Turismo Departamentua-Vianako Printzea Erakundea
Kultur Ekintza Zerbitzua
Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña
Tel.: 848 424685
danza@navarra.es
Informazio gehiago - Festival Escena