Men-brain Strata-n Maria Donata D'Ursok azalaren aukerak ikertu ditu "elementu plastiko eta poetiko" gisa. Ehunen eta mintzen adimen sentsorialari buruzko galderak egin dizkio bere buruari, gure odol zirkulazioaren barnealdearen eta kanpoaldearen artean epidermisean barna gertatzen den ikerketa baten bidez.
Horixe da, hain zuzen, Donata D'Ursoren lanaren ezaugarri nagusia, performance hori aurkitu zuenetik, bederen. 2005eko Seine-Saint- Denisko Nazioarteko Koreografia Topaketetarako sortu zen eta, zalantzarik gabe, arreta delikatua da, gorputzaren mugimendu minimalistarekin bat egiten duena. Keinuan birtuosismoa eta maisutasuna erakutsita, gorputzaren irakurketa berezia sortu du.
Sormen lan horren bitartez, bere gorputzaren eta egitura dinamiko baten arteko bitartekaritza esperimentatu du. Soka malguz elkarri lotutako metalezko hiru fuste handiz osatuta dago egitura.
Martxoan eta apirilean, Nafarroako Gobernuak ESCENA Dantza Jaialdia eramanen du Nafarroko 18 herritara, eta, horretarako, estilo mota guztietako 12 konpainia jarriko ditu agertokian: flamenkoa, dantza klasikoa, garaikidea, hip-hopa, hiri-dantza...
Estreinako aldiz partaide berriak sartu dira ESCENAn, alde batetik, Kultura Ministerioa -Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionala- eta, bestalde, Frantziako Enbaxada Espainian, bere Kultura Zerbitzuaren bidez. Handik, hain zuen, heldu da Maria Donata D'Ursoren ekoizpena, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan gozatu ahalko duguna.
Sormen lana, koreografia
eta interpretazioa
: Maria Donata D'Urso.
Egitura:
Fréderic Casanova, Jérôme Dupraz, Maria Donata D'Urso
Soinuaren sorkuntza:
Kim Cascone
Argiztapenaren sorkuntza:
Maryse Gautier
Ekoizpena
: Disorienta
Seine-Saint-Denisko Rencontres Chorégraphiques Internationalesek egindako koprodukzioa da, ondoko erakundeekin batera elkarlanean gauzatua: Pantin hiriko Centre de la Danse, Fondazione Fabrica Europa eta Fère-en-Tardenois herriko Scène Conventionnée. Halaber, ondokoek lagundu diote: Studiolab, Fondazione Pontedera Teatro, Fondazione Teatro V Emanuele di Noto eta Direction Régionale des affaires culturelles d'Ile-de-France Ministére de la Culture et de la Commucation.
<< Itzuli


