Museo de HuarteMuseo de Huarte

banergif

imprimir

Ikasgai Magistrala Mudances Konpainia - Àngels Margarit

10-4-2010 Mudances konpainiarekin egindako sorkuntza lanen bidez, berezko mintzaira sortu du Àngels Margaritek. Ikasgai magistralaren helburua da mintzaira hori dantzariengana hurbiltzea, alde formalenean.

Mudances Konpainia - Àngels Margarit
Ikasgai Magistrala
apirilaren 9ean, 17:00etatik 19:00etara

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa

Sarrera doakoa, aurretik izena eman bada.
Toki mugatuak.
Izena emateko azken eguna: apirilak 7
e-posta: raul@centrohuarte.es
Telefonoa, 09:00etatik 17:00etara: 948 361 457
Harremanetarako: Raúl Goñi

Mudances konpainiarekin egindako sorkuntza lanen bidez, berezko mintzaira sortu du Àngels Margaritek. Ikasgai magistralaren helburua da mintzaira hori dantzariengana hurbiltzea, alde formalenean. Oinarrizko beroketa da ikasgai magistralaren hasiera, eta han sartzen dira mintzaira horren berezko ezaugarriak, harik eta espazioan barnako mugimendu eta lekualdatze puska konplexuak garatu arteraino. Horretarako, anatomia kontzientzia landu ez ezik, organikotasuna bilatu edo berraurkitzen du mugimenduan.

Àngels Margarit
Dantzaria eta koreografoa. 1985ean, Heuran aritu ondoren (herrialdeko dantza garaikideko dantza talde aurrendarietako bat), bere taldearekin hasi du ibilbidea Àngels Margarit / Mudances- ek, bere proiektu eta ikuskizunak sortuta: Kolbebasar, Corol·la, Tèrbola, El Somriure eta Urbs, besteak beste. Koprodukzioa eginda, ondokoetarako jaialdi eta programazioetan aurkeztu dira: Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Hegoamerika, Japonia eta Australia.

Bere ibilbidean nazioko eta nazioarteko sari asko jaso ditu, ospe handikoak, Bagnolet hiriko Grand Prix du Concours Chorégraphique (Frantzia, 1988) eta Kataluniako Dantza Sari Nazionala (1986, 1991, 1999), besteak beste.

<< Itzuli