Museo de HuarteMuseo de Huarte

banergif

imprimir

ARTFUTURA, KULTURA ETA SORMEN DIGITALAREN JAIALDIA

4-11-2010 2010eko edizioa, azaroaren 4an hasiko da egoitza ezberdinetan eta “We Live in Public” pelikula dokumentaletik abiatuta sare sozialak ditu protagonista nagusitzat. Filma Interneteko pribatutasunari buruzko lan aparta da, Sundance-eko azken edizioko irabazlea eta New Yorkeko MOMAko bilduma iraunkorraren parte da.

Osteguna, azaroak 4, 19:00retan

We Live in Public

Hamar lan urte eta 5.000 orduko pelikula metraje baino gehiagoren emaitza den "WE LIVE IN PUBLIC" pelikulak, Josh Harris artista eta etorkizun sena duen "inoiz entzundako Interneteko aitzindari garrantzitsuenaren" begien bitartez gure gizartean teknologia digitalaren eragina agertzen digu.


Chico y Rita - Making of

Chico y Rita pelikularen errealizazioari buruzko dokumentala, Kubarekin maitemindutako hiru artista handiren elkarlana da. Javier Mariscal eta Fernando Truebak, Tono Errandoren laguntzarekin, 40ko hamarkadako amaiera aldeko Habana fidelki islatzen duen kolore biziz beteriko arte lan txiki hau sortu dute.

Ostirala, azaroak 5, 19:00retan

3D ArtFutura Show

Azken hamabi hilabeteetan ekoiztutako 3D lanik onenen aukeraketa. Japonia, Frantzia, Hungaria, Polonia, Estatu Batuak eta Alemaniatik datozen film labur bikainekin.
Aurtengo piezen artean Bouyer, Max Loubaresse eta Anthony Vivien-en "Salesman Pete" animazio irrigarria nabarmentzen da. Halaber "Cours Toujours" (Olivier Barre eta Elise Garcette), "Suiren" (Tomoya Kimpara) eta "The Light of Life" (Daihei Shibata) film laburrak.

Passion Pictures

Beatles Rock Band bideojokoaren animazioak, Darren Walshek Sony Braviarentzat egindako iragarkia eta Peter Candelandek zuzendutako Gorillazen bideoklip iraultzaileak dituen lan sorta.

 

Larunbata, azaroak 6, 18:00retan

Futura Graphics

Futura Graphicsek Octopusek aukeratutako egungo panoramako animazio eta Motiongraphics lan nabarmenenen sorta aurkezten du. Besteak beste, Andreas Hykade, Masashi Kawamura, Blu, Jeff Lieberman y Eric Gunther, Dvein, Universal Everything-World Design Studioren lanekin.

 

World Wide Work

Interneteko sormena eta sareak nazioarteko talentua batzeko ematen dituen erraztasunen omenezko sail berria. Bertan, modu independentean sortu izana komunean duten Europa eta Ameriketatik datozen proiektu bi aurkeztuko dira. ‘Coalition of the Willing' eta ‘N.A.S.A.'

Launder my Head

Hemen Josh Harrisen fitxategi sekretuak daude. Material gordinak eta pieza ia ezezagunen bilduma liluragarria ArtFutura 2010erako bereziki editatuta.


Demos + Processing

ArtFuturak beste behin ere "Demoscene"ren eremuan ekoiztutako lan adierazgarrienekin programa monografikoa aurkeztuko du.

Irudi, soinuak sinkronian eta irudimen eta iaiotasun tekniko dosi handiak dira sormen digitaleko azpikultura honen lanaren ezaugarriak.

Igandea, azaroak 7, 18: 00retan

Flux Music Video Showcase

Los Angelesen egoitza duen Flux komunitate sortzailearen zuzendaria den Jonathan Wellsek komisariatutako sorta. Ezagunegiak ez diren musika bideak eta ikusizko lan bikainak ditu: Michel Gondryren azken lanetik hasita, Andreas Nilsson, Allison Schulnik eta Saam Farahmand bezalako zuzendarien lanetara.

3D + Motiongraphics gazteleraz

Espainiako 3D saria historikoki gure herrialdeko deialdirik garrantzitsuena da, konpainia, ikasle eta artista independenteek azken urtean zehar ekoiztutako 3D animazio eta efektu berezidun lanik onenak saritzera bideratua.

Demos + Processing

ArtFuturak beste behin ere "Demoscene"ren eremuan ekoiztutako lan adierazgarrienekin programa monografikoa aurkeztuko du.

Irudi, soinuak sinkronian eta irudimen eta iaiotasun tekniko dosi handiak dira sormen digitaleko azpikultura honen lanaren ezaugarriak.

 


<< Itzuli