Huarte Zentroko 'Esperimenta ezazu' programazioan, parte-hartzaileen ikasketara eta gozamenera bideraturiko sormen-alorreko adierazpen artistiko eta kultural oro bil daiteke, besteak beste, arte eszenikoak, diseinua, arkitektura, musika, zinema, literatura, komikia... Horrela, Zentroko jardueretako asko erakusketa-programarekin denboran bat etorriko dira eta Zentroko jardueraren beraren luzapen izango diren beste jarduera batzuekin batera egingo dira.



