Museo de HuarteMuseo de Huarte

banergif

imprimir

Aurkezpena

Huarte Arte Garaikideko Zentroak hainbat espazio ditu enpresa, partikular edo beste instituzio eta erakundeen eskueran, ekitaldiak, hitzaldiak, aurkezpenak edo antzeko beste jarduera batzuk egiteko.

Huarte Zentroak eskainitako espazioak hiru dira: Balio Anitzeko Aretoa, Halla eta “Plaza”.  Espazio bakoitzak ezaugarri desberdin batzuk ditu eta bezeroen beharrizan guztiak betetzen dituzte, garatu beharreko jarduera zein den gorabehera.

Huarte Zentroaren Kide korporatiboek edo enpresa babesleek deskontuak izan ditzakete espazio horiek alokatzerakoan, baita zerbitzuak ematerakoan ere, lankidetza bakoitzerako ezarritako baldintzen arabera.

Horrenbestez, Huarte Arte Garaikideko Zentroa enpresa eta profesionalei irekita dago Nafarroan aparteko espazio bat eskaintzeko, eta berriztapenaren eta abangoardiaren aldeko apustua egiten du, haien beharrizanei konponbide onenak eskaini nahiz. Aukerez betetako espazioa da, artez betea.