Museo de HuarteMuseo de Huarte

banergif

imprimir

Vía Crucis (Asun Requena) > Plataforma Aretoa

Asunción Requena_ Via Crucis
  • Data: 2008-11-01 - 2008-12-08
  • Izenburu: Vía Crucis (Asun Requena)
  • Egileen zerrenda:

'Arte Plastikoen eta Argazkigintzaren Sormenerako laguntzak 2007' (Kultura eta Turismo Departamentua - Vianako Printzea Erakundea, Nafarroako Gobernuaren Kultura Ekintzako Zerbitzua).

Nafarroako_Gobernua

Vía Crucis (Asun Requena).

Erakusketa honetan tituluak nabaritasun handiena hartzea nahi izan du Asun Requenak. Arte kontzeptuala eskaintzen du eta bere existentziaren une jakin batzuetan beraregan eragina izan duten eta oraindik ere eragina duten bizi esperientzia eta esperientzia intelektual zehatz batzuk partekatzera gonbidatzen du publikoa. Bere Via Crucis-a bizi izan ez duena oraindik bizitzaren sakontasunean sartu ez delako da edo mass media-k botatzen dizkiguten hainbat eta hainbat hutsalkeria horietan, esentziatik distraitzen gaituzten horietan murgilduta bizi delako. Ideia da obraren arima, adierazi zuen Sol LeWittek eta bulkada horrek eraman du Via Crucis-en autorea Testamentu Berrian inspiratutako "hamalau egonaldiak" garatzera.

Bide-gurutzea. Bizipenen gurutzea. Eguneroko bizitzaren eta bere atzaparkaden artean uzkurtu egiten da lanaren mistika, nahastura bitxia, amets, borondate, ahalegin, frustrazio, gogo bizi, oinaze, bozkario edo beldurrarena.

Asun Requenak duela hamar urte ekin zion proiektu honi, Arte Ederretako ikasle zenean. Fakultatean ahaztuta utzitako koaderno batean geratu zen ideia jasota, irakasle batek zegokion autoreari helarazi zion arte. Koaderno hura berriro galdu arren ideiari bere ordua heldu zitzaion. Hemen da Via Crucis. Artistaren biografia pertsonalari dagozkion hamalau irudi, emozio konplexuak piztea xedetzat dutenak. Amatasuna, nahi bizia eta ikara berdintsu eragiten dituen gertakizuna. Aurrerapen teknologikoaren aurrean euren lekutik mugiarazitako pertsonen hutsune existentzialak. Emakumeok jasaten ditugun karga estetikoak, modak edo konbentzio sozialek inposatutakoak. Gaixotasun zirkunstantziala edo kronikoa, gaixo dagoen gizartean hain nabariak. Langabezia, beti gora eginez, lana oinarrizko eskubideetako bat denean. Tabakoarekiko adikzioa (beste hainbat adikzioren artean). Haurtzaroko amesgaiztoak. Heziketa erlijiosoak sorrarazitako zalantzak eta kontraesaneko sentimenduak. Fobiak. Terrorismoa. Gizaki orori dagozkigun gaiak baina arteak bakarrik erauzi ditzakeenak anekdotikoa den horretatik unibertsal bilakatzeko. Ideia da Via Crucis honen arima. Asun Requenak, eskarmentu handiko zaharberritzaile eta pintore izanik, ehun gainean inprimatutako fotomuntaiak aukeratu ditu arakatze lan honetarako. "Azkenaurreko hitza ez da artistarena, kameraren begiarena baizik, ustez errealitatea den hori ikusten duena". Hala dio berak. Bakoitzak bere gurutzea eraman dezala.

© Marina Aoiz Monreal.

Asun Requena-Croquis exposición 

Asun Requena-Centro Huarte

© Raul Goñi eskaintza.

Asun Requena. Centro-Huarte

© Raul Goñi eskaintza.