Komisarioa: Christian Caujolle.
Adierazpen? Azalpen? Eraikuntza?
Etengabeko praktika izan da autorretratua, argazkilaritzaren hastapenetatik, beren izena zilarrezko plakatxo batean ikusi eta, apika, denboran
iraun nahi izan dutenen artean. Aurpegiaren mediku-erreprodukziotik abstrakzio puruetara doan erretratu mota honek irudien ekoizpena
elikatzen du etengabe eta hain du argazkilaritzaren mundua kutsatu non lan zintzo eta egiazko oro autorretratu handi baten xehatze anitza
dela soilik esan genezake.
Autorretratua irudi bakanera murriztu beharrean, J.H. Engstromek izaera anitza ematen dio kontzeptu honi, orekatua, erakusgarri eta,
aldi berean, gogoetatsu, azken urteotako liburu garrantzitsuenet garrantzitsuenetarikoa osatuz: «T arikoa Trying to dance»...
ying Argazkia engainagarri da, hartutako pertsonaren karikatura hutsa da erretratu bakoitza, bere bizitzako istant oso txiki bat islatzen baitu;
ondorioz, denbora eman eta irudiak metatu behar ditugu, honela objektibitatearen at gelditzen den baina zirrara sortu eta ispilu aurreko
irudia zalantzan, desorekan jartzen duen konplexutasuna lortuz.
Horretarako, eta Anders Petersen bere maisuaren jarraitzaile eta Christer Stromholmen oinordeko gisa definitzen duen askatasuna erabiliz,
gazte suediar honek bai zuri-beltza bai koloreak erabiltzen ditu. Txuri eta beltz sentiberak, grisaren presentziarekin kezkatuta, egileak bere
aurpegia, bere gorputza baina baita berarentzat berezi diren paisaiak azaltzeko ere erabiltzen ditu.
Garbitutako eta askotan irrealak diren koloreak, hala mendia nola hiria eta baita lagunekin egindako bazkariak azaltzeko erabiltzen dituenak. Aipatu bazkarietan, sarritan, erretratu hunkigarriak egiten zituen, nudistak normalean, xarmantasun eta erromantizismo gabekoak, beti ere samurrak eta egilea eta bere lagunen arteko urruntasun-gertutasuna zehazki azaltzen dutenak.
Asetasunetik at dagoen norbanakoaren nortasunaren inguruko hausn hausnarketa izateaz gain, «T arketa Trying to dance» egungo argazkilaritzarenying inguruko hausnarketa ere bada.
