Kyungwoo Chun: MILAKA.
Kyungwoo Chun (*1969) artista korearra ospetsu egin da bere erretratuekin, esposizio-denbora zeharo luzea erabiltzearen ondorioz poetikoki itxuragabetuta, pertsonak era ezohiko batean agerrarazten baititu.
Duela laurehun urte baino gehiago, Chun izeneko jeneral txinatarra Koreara joan zen mendi-kanpaina batean eta han geratu zen, Korean abizen hori zuen lehen pertsona bihurtuz. Kyungwoo Chunen abizenak «mila» esan nahi du eta Txinara bidaiatu zuen jeneralaren jaioterria bisitatzeko asmoz; bertan, Chun ugari bizi da gaur egun.
Hiru urtez, argazki dokumental askoren artean, bi argazki-lan nagusi ekoiztu ditu: Milakoak milaka, bakarrak diren 1.000 argazki eta 1952an Ming dinastiako berreraikitako erretratu historikoak, beste hiru bideo-lanekin batera.
Milakoak milaka egiteko, artistak bere abizen bera zuten mila pertsonari atera zien argazkia: berarentzat, pertsona bakoitzak planeta osoan barreiatuta dauden beste mila ordezkatzen ditu. Erretratuek, Alemanian bizi den artista korearraren eta txinatarren, eta mundu osoan dauden Chun zenbatezinen arteko topaketaren unea biziagotzen dute: etxera itzulera eta hasiera berri bat, aldi berean.
´Arte kontzeptuala eta kanpo-ikerketa, ikuspegi sistematikoa eta bizitzaren oparotasuna, unitatea eta aniztasuna... Chunek kontrajarriak diren muturrak sinestezinezko era zehatzean lotzen ditu. Horrela, oso egokia suertatzen da pintura argazki-baliabideekin batera erabiliz argazkiak sortzea.
Bere istorioa islatzean, pertsonen, kulturen eta une desberdinen artean dagoen distantzia handia gainditzeko, bai eta pinturaren eta argazkigintzaren artean dagoen alde izugarria gutxitzeko, bere bitarteko artistikoa erabiltzen du.
Kyungwoo Chunen lanak hainbat sarbide- eta interpretazio-aukera biltzen ditu; bitartekoen analisia, memoriarekin egiten den lana eta arte kontzeptuala indarrez konbinatzen dira lan global bakarra, konplexua eta baliotsua osatzeko. Bakoitzak hartzen duen ikuspuntuaren arabera, lan konplexu honen hainbat ikuspegi ireki daitezke.´
© Wulf Herogenrath, Kunsthalle Bremen-eko Zuzendaria.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
© Kyungwoo Chun
© Kyungwoo Chun
© Kyungwoo Chun. Raul Goñi eskaintza.
© Kyungwoo Chun. Raul Goñi eskaintza.
© Kyungwoo Chun. Raul Goñi eskaintza.
