Museo de HuarteMuseo de Huarte

banergif

imprimir

Serie-lanak. Marrazkia eta bideoa. (Ignacio Uriarte) > Plataforma aretoa

Ignacio Uriarte
  • Data: 2008-12-18 - 2009-02-01
  • Izenburu: Serie-lanak. Marrazkia eta bideoa. (Ignacio Uriarte)
  • Egileen zerrenda:

Plataforma aretoa.
Egilea: Ignacio Uriarte.
Titulua: Serie-lanak. (Marrazkia eta bideoa).
Komisarioa: Huarte Zentroa.
Data: 2008ko abenduaren 18tik 2009ko otsailaren 1era.

Ignacio Uriarteren (1972) obra administrazioko edozein langileren ohiko tresnetan eta jardueretan oinarritzen da, esate baterako, telefonoz hizketan ari zarela paper gainean marrazkiak hausaz egitea; koaderno bati orriak kentzea, klipak kateatzea eta abar. Artistak bereganatu egin ditu ekintza horiek, berak "Bulegoko artea" deitu dion horretan, sortze-prozesuan eguneroko monotoniaz baliatuz eta emaitzazko obran islatuz. Bere lanen artean marrazkiak daude, tinta-kartutxo baten gama desberdinak erakusten dituztenak, edo grafito baten lodiera desberdinak azaltzen dituzten lerroak marratuta dituzten marrazkiak; baita bideo bat ere, artxibategi bat antolatzeko dauden modu guztiak erakusten dituenak. Zirkuluak, lerroak, gutunazalak, koadernoak, konpasak eta abar. Artistaren pieza bakoitzaren atzean gogoeta sakona antzematen da lan horiek egiten eman ohi dugun denborari buruz. Eta hori ondo baino hobeto sinbolizatzen du metaforikoki All my days (2004) bere obrak, artista bere bizitzaren egun guztiak behin eta berriro idazten erakusten duenak, jaio zen egunetik hasi eta obra amaitutzat eman zuen egunera arte; "work in progress" antzeko bat, artistaren bizialdi horretako azkeneko egunean amaitzen zelako.

Artistak dioen bezala "Administrazioko langile gisa neraman bizitza bertan behera utzi nuenean artean buru-belarri aritzeko, orduan konturatu nintzen lortu nuen askatasunak erantzukizun handia eskatzen zuela. Ez nuen inolaz ere arteaz abusatu nahi liberazio pertsonala lortzeko, artista klitxe, bihurri eta marjinalaren irudia neureganatzeko; aitzitik, nire errealitate burges txiki horretan jarraitu nahi nuen ondo ezagututa barrutik aztertzeko. Horregatik jarraitzen dut administrazioko edozein langileren antzeko tresnak eta metodoak erabiltzen, beti ohiko moduan lan eginez eta errutina gai nagusitzat hartuta."

Uriarteren lanean, estetikoki, kolore-gama mugatua eta formen sinpletasuna nabarmentzen dira. Bere obrak ahalegin metodiko eta errepikakor baten emaitza dira, 60 eta 70eko urteetako artista minimalista eta kontzeptualekin zuzenean lotzen dutenak

http://www.ignaciouriarte.com/

Ignacio Uriarte. Archivadores en archivo. 2007. Bideoa  (8'21). Nogueras Blanchard eskaintza.

 http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

http://www.ignaciouriarte.com/

Ignacio Uriarte. Archivadores en archivo. 2007. Bideoa  (8'21). Nogueras Blanchard eskaintza.