Patxi Araujo (Iruña, 1967)
Plastika alorrean eskarmentu luzea du artista horrek. Eszenografia aplikazioak, instalazioak eta elkarreragina eta murgiltze izaera duten gertakizunak ikertzen ditu ikusmen programazioko inguruneetan, eta antzeko diziplinetan parte hartzen du.
Bere obra berrienetan, artearen, egungo teknologiaren eta poesiaren arteko harremanak ikertu ditu. Interes horretatik sortu ditu, alde batetik, "La 3ª Ley de Clarke" (2008), tekno-magiaren eremua analizatu eta birsortzen duen proiektua, eta, bestalde, "Las lágrimas de Alicia" (2009), estetika sinestesiko eta hiperkonektiborako topagune gisa sortua.
Bestalde, Patxi Araujo Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arte Ederretako Fakultateko irakasle titularra da, eta hezkuntzari lotutako beste jarduera batzuetan aritzen da. Erakusketa asko egin ditu, eta sariak eta aipamen bereziak jaso ditu bideo eta animazioko nazioarteko arte lehiaketa batzuetan, besteak beste: International Film and Video Festival, Monterrey hirian (2000); eta L´Imagine Leggera, Palermon (2001). Aurten parte hartu du Irudiaren Nazioarteko Jaialdian (Kolonbia), Sounds of Tabacalera-Tabakalera Soinutan proiektuan (Euskadi) eta In-Sonora-n (Madrid).
