Nerea de Diego, (Iruña 1974)
Nerea de Diego lizentziaduna da Bilboko Arte Ederretan, Eskultura espezialitatean. Hainbat baliabide desberdin erabiltzen ditu: eskultura, marrazketa, argazkia, bideoa, instalazioa, interbentzioak... Prestakuntza osatu du ondoko artisten tailerretan: Rogelio López Cuenca, Ion Munduate y Blanca Calvo, Mireya Masó, Bleda y Rosa, John Davies eta Bruce Mac Clean.
"Carteles de empapelar" izeneko interbentzioa egin du Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren inauguraziorako (2007), baita erakusketa indibidual batzuk ere, besteak beste: "Conversaciones interiores", Moisés Pérez de Albeniz galerian (2007); luxuei eta kartoiei buruzkoa Erriberriko gazteluan, Nafarroan (2005); paisaia hutsik Madrilgo May Moré galerian (2004); gune publikoa-gune pribatua Mexiko Hiriko Unibertsitate Iberoamerikarrean (2003); eta etxeko eszenografiak Zizur Nagusiko kultura etxeko aretoan, Nafarroan (2001).
1996tik aurrera erakusketa kolektibo asko egin ditu, eta ondokoak nabarmentzen dira: "Tiempo recuperado", Emilia Cohen galerian (Mexiko Hiria); "Encuentra", Zaragozan; "Entornos próximos", Gasteizko Artiumen; "El puto gotelé", Domestico´03-n; "70´s", Moisés Pérez de Albeniz galerian; "Habitar, hábitat, hábito", Iruñeko Labean; "Ayudas a la creación", Lizarrako Gustavo de Maeztu museoan, Nafarroan; eta "Situaciones", Cuencan. Halaber, hainbat feriatan egon da: Arcon; D´Foto, Donostian; Digital and Video Art Fair, New Yorken; Paris foton; eta FEMACO, Mexiko Hirian.
Iruñeko Artista Gazteen 1. eta 3. saria jaso ditu, baita Nafarroako Artista Gazteen 2.a ere. 2008an, CAMACen egon zen, Frantzian; Nafarroako Gobernuak sorkuntzari emandako laguntza jaso zuen, baita Caja Madriden generación 2009ren beka bat ere. 2007an, beka tailer bat izan zuen Bilbao Arten. 2003an, arte egonaldi bat egin zuen Mexiko Hirian, Mexikoko Gobernuak emandako bekari esker, eta, urte hartan, Fundación Arte y Derecho erakundeak sorkuntzarako laguntza bat eman zion.
Ondoko lekuetan dago bere obra: La Caixaren "Testimonios" bilduman, Nafarroako Museoan, Iruñeko Udaletxean, Euskal Herriko Unibertsitatean, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan, Bilbao Arte fundazioan eta CAMACen, Marnay Arte Garaikideko Zentroan, Frantzian.
