Erakusketa: Paysages chorégraphiques contemporains
/Koreografia paisaia garaikideak
Komisarioa: Mª Camino Barcenilla Tirapu.
Laguntzaileak: Frantziako enbaxada Espainian,
bere Kultura Zerbitzuaren zein Cultures France erakundearen bidez.
Frantziako Kanpo eta Europako Aferetarako Ministerioak (DAE- Ikus-entzunezkoen Kanpo Zuzendaritza) eta Zinematografia Zentro Nazionalak (Kultura Zabalkunderako Zerbitzua -Kulturaren Irudiak katalogoa) dantzaren eta koreografiaren munduari buruz egindako lan dokumentalaren eta ikerketa lanaren ondorioz, paisaia bat eratzen du erakusketa honek, mugimenduaren artetik abiatuta (kultura garaikidearen adierazpidea baita mugimendua).
Erakusketa Escena Dantza Jaialdiaren barnean kokatzen da.
Ikusleek estreinako aldiz ezagutu ahalko dute erakusketa euskarrian ikus-entzunezko dokumentuek osatutako multzo honen aukeraketa bat. Hartara, eszenikoa eta plastikoa lotuko dira, arteen ikuspegitik.
Bost espazio:
Erakusketa bost espaziotan banatzen da:
1)Mugimendua.
2)Sormen prozesua.
3)Dantzaren lexikoa
4)Dantzaren espazioak
5)Elkarrizketak dantzaren inguruan
-
