Museo de HuarteMuseo de Huarte

banergif

imprimir

Objektu ezezaguna (Maite Vélaz) > Zentroaren kanpoaldea

Maite Vélaz
  • Data: 2008-11-01 - 2009-02-01
  • Izenburu: Objektu ezezaguna (Maite Vélaz)
  • Egileen zerrenda:

Zentroaren kanpoaldea.
'Arte Plastikoen eta Argazkigintzaren Sormenerako laguntzak 2007' Nafarroako Gobernua.
Egilea: Maite Vélaz.
Titulua: Objektu ezezaguna. (Instalazioa).
Data: 2008ko azaroaren 1etik 2009ko otsailaren 1era.

Nafarroako_Gobernua

Objektu ezezaguna instalazioa lan-prozesu bat da. Proiektu honen sorburua hauxe da, espazio zehatz baterako proposamen plastiko bat bilatzea: Huarte Arte Garaikideko Zentroaren kanpoaldeko maila.

Lan-prozesua elementu ikusgai baten eraikuntzaren inguruan antolatuta dago, objektu horren formaren suntsipena oinarri hartuta. Metalezko espartzuak dira, altzairu herdoilgaitzezkoak, objektu-material gisa prestatutako elementu-objektua, alegia.

Maite Vélaz Sancha, 1976an jaioa, Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta egin dituen bakarkako erakusketen artean aipatzekoak dira De Puntillas. Instalaciones, El Pasillo aretoan (2004) eta Miss Cositas. Instalaciones y objetos, Tafallako Kultur Aretoan (2003), taldeko erakusketa eta tailer ugariez gain. 2005ean Blancako Paisaia beka-tailerra lortu zuen, Murtziako Autonomia Erkidegoak emana. 2004an hirugarren sariduna izan zen Kirol eta Arteko III. Bienalean.

Maite Vélaz_Objeto no identificado I_Centro Huarte 

© Maite Vélaz Sancha

Maite Vélaz_Objeto no identificado II_Centro Huarte

© Maite Vélaz Sancha